rain dela urte batzuk, udaren etorrera zen hainbat hilabetez erabili gabe egon ondoren erabat ahaztuta zegoen argazki-kamera ateratzeko unerik egokiena. Momentu horretan, turistek eta udatiarrek, argazki-filmak erosi eta gero, kamerarekin trebezia askatzen zuten, edo, kasu gehienetan, argazkiak ateratzen zituzten argazkigintzaren ezagutzarik gabe. Hala ere, kasu bietan, argazki bakoitzaren atzean pentsamendu bat zegoen, helburu bat, eta hilezkorra izan behar zuen une konkretu bat. Gaur, hori guztia iraganeko kontua da. Kontrolik gabe atera eta neurriz kanpo pilatzen ditugu argazkiak. Zaila da lehengo argazki-album horietako bat egitea, argazki eta oroitzapen horiek guztiak gal ez daitezen. Izan ere, hainbeste dokumenturen artean, argazkiak berrikusteak eta hautatzeak nagikeri ikaragarria ematen digu. Era berean, beldurra diogu argazkiak paperontzira botatzeari, baina, bitartean, argazkiak ateratzen eta pilatzen jarraitzen dugu eta ez gara konturatzen galtzen ari garenaz. Une berezi hori bilatzeko gaitasuna galdu dugu, baita gauzak dauden moduan uzteko gaitasuna ere ateratako argazki bakar horri behar duen balioa emanez. Eta azkenean, konturatu gara ez dugula ezer, disko gogor bat baino ez, inoiz irekiko ez ditugun artxiboz beteta.
- Multimedia
- Servicios
- Participación