'Kultura Plazara!' ekimenak kaleko arte eszenikoen zortzi ikuskizun eskainiko ditu uztailean Gasteizko auzoetan
Arte eszenikoek Gasteizko auzoetako kaleak hartuko dituzte uztailean 'Kultura Plazara!' egitasmoarekin, eta zortzi ikuskizun izango dira astearte eta ostegunetan, txotxongilo, dantza, magia, clown, zirku edo antzerkia, guztia umore handiarekin nahastuta
Arte eszenikoek Gasteizko auzoetako kaleak hartuko dituzte uztailean 'Kultura Plazara!' egitasmoarekin, eta zortzi ikuskizun izango dira astearte eta ostegunetan, txotxongilo, dantza, magia, clown, zirku edo antzerkia, guztia umore handiarekin nahastuta.
Sonia Diaz de Corcuera Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak aurkezpenean azaldu duenez, "'Kultura Plazara!' ekimenaren laugarren edizioa euskal konpainien kaleko arteen sorkuntzak ezagutzeko aukera bikaina da, baina baita gure mugetatik kanpokoak ezagutzeko ere, Valentziatik edo Andaluziatik iritsiko diren konpainiak egongo direlako. Kultura kalean partekatzeko eta gozatzeko proposamenak dira, publiko guztiei zuzendutakoak eta, bereziki, familiei eskainitakoak".
Programazioa uztailaren 7an hasiko da, Zabalganeko gizarte etxean (19:30), Chicharrón konpainia andaluziarraren 'Sin Ojana' dantza eta malabare ikuskizunarekin. Bi egun geroago, uztailaren 9an, Caracas kalean (19:30), testurik gabeko keinuzko clownaren txanda izango da, Ganso&Cía konpainiak eskainiko duen 'Panoli Kabareta' lanarekin.
Antzerkia La Pez taldearen eskutik iritsiko da Ibaiondo gizarte etxera uztailaren 14an (19:30), 'La Plaza' izenburuko obrarekin. Teatro Firulete konpainiak, bestalde, 'Ovidioren bidaia' txotxongilo ikuskizuna eskainiko du Abetxukuko kiroldegian uztailaren 16an (19:30).
Uztailaren 21ean, Hegoalde gizarte etxea zirkuz beteko da (19:30), Orain-Bi taldearen 'Mute' lanarekin, eta Andoni magoak 'DesOrekatua' ikuskizuna eskainiko du Salburua gizarte etxean uztailaren 23an (19:30). Uztaileko azken astean, El Mono Habitado taldearen 'El Juego de la boca' antzezlana izango da ikusgai hilaren 28an Judimendiko parkean (19:30), eta, bukatzeko, Jimena Cavalletti konpainia valentziarrak 'B.O.B.A.S.' lana eskainiko du hilaren 30ean Musikaren pasealekuan (19:30).
Temas
Más en Gasteiz
-
La UTE mejor valorada para la terminal ferroviaria de Jundiz plantea el movimiento de 300.000 UTIS en seis años
-
Vitoria-Gasteiz impulsa el futuro laboral de 22 jóvenes a través de Hazia 23
-
En imágenes: 22 jóvenes de Hazia 23 reciben su certificado de profesionalidad
-
En imágenes: Asafes celebra su 50 aniversario