Síguenos en redes sociales:

Arantza loradenda eta ASAFES saritu dituzte Gasteizko 'City of Flowers 2026' jaialdian

Diploma banaketa Arantza loradendan egin da, Angulema kaleko 11 zenbakian

Arantza loradenda eta ASAFES saritu dituzte Gasteizko 'City of Flowers 2026' jaialdianUtzitakoa

Maider Etxebarria Gasteizko alkateak 'City of Flowers 2026' jaialdiko sariak eman dizkie Arantza loradendari eta ASAFES Osasun Mentaleko Arazoak dituzten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkarteari, loradendan baterna egindako ekitaldian.

Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, jaialdiak hiriaren erdiguneko eskulturak eta fatxadak apaindu zituen aurreko asteburuan. Udalaren ekimenda da, eta Arabako Foru Aldundiaren babesa eta Gasteiz On, AENKOMER eta SEA Ostalaritza erakundeen laguntza du.

Bada, ikusleek gogokoen zituzten loreak bozkatu dituzte, eta, kategoria profesionalean, Arantza loradenda izan da garaile, Loma Jenerala plazako Agustin Ibarrolaren 'La Mirada' lanaren berrinterpretazioarekin. Amateur kategorian, berriz, ASAFES Osasun Mentaleko Arazoak dituzten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartearen sormena nagusitu da, Gabriel Borras eta Abellaren Gasteizko Batailaren Monumentuaren inguruan, Andre Maria Zuriaren plazan.

"Zorionak Arantza loradendari eta ASAFESi joan den asteburuan Gasteizko kaleak dinamizatu dituen 'City of Flowers' jaialdiaren hirugarren edizio honetan publikoaren saria lortu izanagatik. Eguraldi ona dela eta, gasteiztarrek eta egun hauetan bisitatu gaituztenek Udalak antolatutako ekitaldi honetan proposatutako jarduerez gozatu ahal izan dute", nabarmendu du Etxebarriak.

Diploma banaketa Arantza loradendan egin da, Angulema kaleko 11 zenbakian, eta ekitaldian izan dira, alkateaz gain, Maria Nanclares Gasteizko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotzia, Patricia Garcia Gasteiz On elkarteko gerentea eta Edurne Parro AENKOMEReko gerentea.