Síguenos en redes sociales:

Tuvisaren 5. linearen zenbait geltoki bertan behera geratuko dira Otogoien hiribideko lanengatik

Lanen eraginez trafikoa erabat moztuko da

Tuvisaren 5. linearen zenbait geltoki bertan behera geratuko dira Otogoien hiribideko lanengatikUtzitakoa

Gasteizko Otogoien hiribidean egingo diren zanga-lanek eragina izango dute hiriko trafikoan eta autobus zerbitzuan datorren astelehenetik, apirilaren 13tik, eta horrela, Tuvisa hiri autobusen udal konpainiak bertan behera utziko ditu 5. linearen hainbat geltoki maiatzaren 10era arte.

Horrela, Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, lanen eraginez trafikoa erabat moztuko da hirira sartzeko noranzkoan Bekolarra eta Uratea kaleen artean, eta irteteko noranzkoan errei bakarra egongo da erabilgarri. Mugikortasuna bermatzeko, trafikoa Bekolarra, Alibarra eta Zurrupitieta kaleetatik bideratuko da, eta horrez gain, noranzko aldaketa bat egokituko da Düsseldorf kalearen eta Otogoien hiribidearen artean, inguru horretako ibietara sartzeko.

Era berean, lanek Tuvisaren 5. linean ere izango dute eragina, eta Otogoien hiribideko Handizkariak, Azukreola eta Mercedes geralekuak ez dira erabilgarri egongo maiatzaren 10era bitarte. 5a luzapenaren kasuan (Astegieta), Alibarra Handizkariak (Urartea noranzkoan) behin-behineko geltokia jarriko da, eta 5b luzapenarenean (Jundiz-Ariñez / Arkaiate), Areatza/Mercedes behin-behineko geltokia.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizko Udalak eta Tuvisak eskerrak eman dizkiete herritarrei izandako ulermenarengatik eta barkamena eskatu dute eragindako eragozpenengatik. Bidaiak aurretiaz planifikatzea eta eremuan jarritako behin-behineko seinaleei erreparatzea gomendatzen dute, ondorioztatu dute Gasteizko Udaletik bidalitako prentsa ohar baten bitartez.