Hondakin organikoak birziklatzeko 1,3 milioi poltsa konpostagarri banatuko ditu doan Gasteizko Udalak
"Udalaren gizarte etxeen sarearen bidez, 1,3 milioi poltsa banatuko dira doan, herritarrak eragile garrantzitsuak izan daitezen Gasteizko ingurumen helburuak lortzeko hondakin organikoaren gaikako bilketan"
Gasteizko Udalak hamarna litroko 1,3 milioi poltsa konpostagarri doan banatzeko 'Poltsarekin errazago' kanpaina jarriko du martxan datorren astelehenean, martxoaren 9an, hondakin organikoen birziklatze tasa handitzen jarraitzeko pizgarri gisa.
"Udalaren gizarte etxeen sarearen bidez, 1,3 milioi poltsa banatuko dira doan, herritarrak eragile garrantzitsuak izan daitezen Gasteizko ingurumen helburuak lortzeko hondakin organikoaren gaikako bilketan", azaldu du ekimenaren aurkezpenean Pascual Borja Ingurumen Kudeaketaren zinegotziak.
Nabarmendu duenez, herritarren inplikazio maila handiak ahalbidetu zuen iaz edukiontzi marroien eta bilketa pneumatikoko buzoietan bildutako tona kopurua %20 handitzea: 5.138 tona bildu ziren, ekitaldian 4.274 tona izan ziren bitartean.
Kanpaina Poltsarekin errazago lelopean egingo da, eta gizarte etxeen eta udal kiroldegien sarearen bidez gauzatuko da, herritarrek toki horietara joan beharko baitute poltsa konpostagarriak jasotzera. Guztira, poltsak entregatzeko 16 gune egongo dira: 11 gizarte etxe (Judimendikoa izan ezik, obrak direla eta) eta bost kiroldegi.
Funtzionamenduari eta poltsak jasotzeko prozesuari dagokionez, iraupen luzeko tratamenduetan agindutako sendagaiak jasotzerakoan farmazietan osasun txartelarekin erabiltzen denaren antzekoa da. Hala, Herritarren Udal Txartela erakutsita, 30 poltsako hiru biribilki banatuko dira, lau hilerako (90 poltsa); 120 egun horiek igarotzean, herritarrak poltsak entregatzeko lekura joan ahal izango dira berriro ere beste hiru biribilki jasotzera.
Temas
Más en Gasteiz
-
En imágenes: recorrido por la reforma integral de El Corte Inglés de Vitoria
-
Una reforma integral que ya se estrena en Vitoria
-
Mikel Sanchez doktoreak Arabako Domina jaso du, ikerketa eta berrikuntza medikoan egindako ibilbideagatik
-
La Policía Local ha derribado la puerta de una vivienda para socorrer a una mujer que estaba siendo agredida por su pareja