Síguenos en redes sociales:

Gasteizko gizarte etxeak "morez jantziko dira" Martxoaren 8a ospatzeko

Ludoteken eta ludokluben udal sareak Berdintasunaren Jaia antolatu du martxoaren 7rako, bi hitzordurekin

Gasteizko gizarte etxeak "morez jantziko dira" Martxoaren 8a ospatzekoUtzitakoa

Gasteizko Zabalgana, Hegoalde, Judimendi-Arana, Lakua, Arriaga eta Abetxuku gizarte etxeak "morez jantziko dira" egunotan, Martxoaren 8a ospatzeko eta aldarrikatzeko, eta jarduerak garatzen hasi dira jada Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan.

Miren Fernandez de Landa Gasteizko Udaleko Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotziak adierazi duenez, "auzo bakoitzaren bihotza diren heinean, gizarte etxeek emakumeen zeregina nabarmendu nahi dute, eta, horretarako, askotariko programak antolatu dituzte, adin guztietako pertsonak inplikatzeko. Gai asko daude ospatzeko eta beste asko aldarrikatzen jarraitzeko".

Zabalganek antolatu duen programazioa auzoko emakumeen argazkiak eskatuz hasi zen, haiekin horma irudi handi bat osatu eta ikusarazteko. Aurreko egunetan haurrentzako antzerkia eta kontzertua ere izan dira. Asteakenean, martxoaren 4an, 'Emakume paregabeak' euskarazko ipuin kontaketa saioa izango da Sorgina Txirulinarekin, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako.

Gainera, 'Emakumeak eta neskak zientzian' izeneko erakusketa ikusgai dago. Erakusketako protagonistak emakumezko zientzialariak dira eta Zabalgana BHIko ikasleek egin dute. Eskaintza osatzeko, M-8ko manifestazioan aldarrikapenak helarazteko osagarriak eta gehigarriak egiteko tailerrak egingo dituzte.

Judimendi-Aranako taldeak ere lantegiak antolatu ditu Martxoaren 8a dela eta. Lehenengoa ostiral honetan izango da, hilaren 6an, Arana gizarte etxean: 'Argazki bordatu aldarrikatzailea'. Martxoaren 10ean, leku berean, emakumeentzako autozaintzarekin lotuko lantegia egingo da, haurtzaindegi zerbitzuarekin. Amaitzeko, hilaren 24an, hilekoaren zikloei buruzko tailerra egingo da Judimendi HLHIn, zalantzak argitzeko eta etapa bakoitza ongizatearekin bizitzeko tresnak partekatzeko.

Lakua gizarte etxeak bi hitzordu proposatu ditu. Alde batetik, emakumeek lortutako lorpenei balioa emateko '8M Manos que inspiran' izeneko jarduera egingo da topaketa aretoan, eta, bestetik, historian zeharreko emakume ospetsuak oinarri dituzten marrazkien erakusketa egingo dute eraikinaren beiratean. Abetxuku gizarte etxean ere horma irudia egin dute emakumea gai nagusitzat hartuta.

ARRIAGA

Arriagaren kasuan, auzoko sare soziokomunitarioak emakumeentzako topaketak eta lantegiak antolatu ditu martxoan, emakumeen osasunarekin, ahizpatasunarekin edo bizitzako esperientziekin lotutako alderdiak lantzeko, eta antzezlan bat ere eskainiko da. Ekimenak izenburu orokor hau izango du: 'Historia duten emakumeak. Gainditze-istorioak'.

Gainera, auzoko emakumeei egindako omenaldia argazki erakusketa batean islatu dute, hamar emakumeren parte hartzearekin. Beren bizipenak kontatuko dituzte martxoaren 26ko topaketa batean. Erakusketa egun horretatik apirilaren 23ra arte egongo da ikusgai gizarte etxean, apirilaren 24tik maiatzaren 21eraBIZANen eta maiatzaren 22tik ekainaren 22ra osasun zentroan.

Azkenik, ludoteken eta ludokluben udal sareakBerdintasunaren Jaia antolatu du martxoaren 7rako, bi hitzordurekin: alde batetik, familientzako ibilaldia antolatu du Olarizuko parkean eta, bestetik, jolasak eta eskulanak familian Hegoalde gizarte etxean.