Síguenos en redes sociales:

EHUko bi ikaslek barne farmazialari egoiliarraren probetako lehenengo bi postuak lortu dituzte

Sei dira BAFEn eskaintzen diren espezialitateak

EHUko bi ikaslek barne farmazialari egoiliarraren probetako lehenengo bi postuak lortu dituzteUtzitakoa

Gurutze Padrones Blazquez eta Unai Idoate HerreraEuskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Farmazia Fakultateko graduatuak lehen eta bigarren notari onenak lortu dituzte, hurrenez hurren, joan den urtarrilaren 24an egindako BAFE (barne farmazialari egoiliarra) probetan. Guztira, probetara 1.293 hautagai aurkeztu ziren, eskainitako 362 plazetako bat lortzeko.

EHUk jakinarazi duenez, sei dira BAFEn eskaintzen diren espezialitateak: Analisi Klinikoak, Biokimika Klinikoa, Erradiofarmazia, Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia, eta Ospitaleko Farmazia. Aurten, EHUren Farmazia Fakultatetik67 ikasle aurkeztu dira azterketetara eta 26k plaza ateratzea lortu dute, hau da, %38,8k; gainera, zortzik lehenengo 100en artean egotea lortu dute.

"Oso pozik gaude lortutako emaitzekin eta, bereziki, gure ikasle ohi Gurutze Padronesek eta Unai Idoatek lortutakoekin, lehenengo eta bigarren postuetan egon baitira, hurrenez hurren. Emaitza horiek erakusten dute EHUren Farmazia Fakultateak emandako prestakuntzaren kalitatea goi mailakoa dela", nabarmendu dute ikastegiko dekanotzak.

BESTE GAI BATZUK

Bestalde, Hevea3D spin-offak 3D inprimaketaren egungo mugak gainditu eta ingurumen-inpaktu txikiagoa duten erretxinen belaunaldi berri bat garatu du. Teknologiak aukera berriak irekiko ditu automobilgintzan, robotika bigunean, kirolean, sektore aeroespazialean eta osasunean, besteak beste. Aplikazio potentzialen artean, neurrira egindako osagai elastikoen fabrikazioa dago, paziente bakoitzari egokitutako ortesi pertsonalizatuak kasu, gehiegizko kostuak baztertuz.

Egun, 3D inprimaketak dituen muga nagusietako bat propietate mekaniko aurreratuak dituzten materialen falta da, batez ere malgutasuna, elastikotasuna eta erresistentzia konbinatu behar direnean. Eskuragarri dauden erretxina komertzialak zurrunak eta hauskorrak izan ohi dira, eta honek aplikazio funtzionaletan nahiz eskakizun handiko industria-sektoreetan izan dezakeen erabilera murrizten du.

POLYMAT eta EHUren artean sortutako Hevea3D spin-offeko lantaldeak-3D inprimaketarako erretxinen belaunaldi berri bat garatu du, eta honi esker, kautxu industrialaren antzeko portaera mekanikoa duten piezak fabrika daitezke. Teknologiak emultsioko erretxina polimerikoak ditu oinarri, uretako pintura baten antzekoak eta argiaren bidez solidotu ahal direnak, jatorrizko propietateak galdu gabe.

Honela, pieza elastikoak geruzaz geruza fabrika daitezke moldeen beharrik gabe, garatzeko denborak eta hauei lotutako kostuak eta hondakinen sorkuntza nabarmen murriztuz. Horri esker, ordu gutxi batzuetan, diseinu digitaletik pieza funtzionalera igaro ahal izango da, aldaketa nabarmena ezarriz fabrikazio-prozesu konbentzionalen aldean.