Ane Berganza bilbotarraren 'The Seasoned Baby Scholar' erakusketa irekiko du ostiralean Gasteizko Montehermosok
Bere lana erakusketa indibidual eta kolektiboetan aurkeztu du
Ane Berganza artista bilbotarrarenThe Seasoned Baby Scholarerakusketa inauguratuko da Gasteizko Montehermoso Kulturuneasn ostiralean, otsailaren 27an. Proiektu artistikoak ekoizteko laguntzen 2025eko deialdiaren baitan antolatutako bigarren erakusketa da, eta artistak "gorputza eta espazioarekin duen harremana esplorazio bisual eta narratiborako tresna nola bihur daitezkeen erakusten du, horren guztiaren lokailua une ezberdinak batzen dituen irudia izanik".
Ane Berganza Montehermoson
Erakusketa ostiralean inauguratuko da, 19:00etan, artista bera bertan dela, eta Montehermoso Kulturuneko lehenengo solairuko aretoan egongo da ikusgai maiatzaren 3ra bitarte, Sonia Diaz de Corcuera Gasteizko Udaleko Kultura zinegotziak aurkezpenean jakinarazi dutenez.
Ane Berganzaperformancearen eta bideoaren esparruan diharduen artista biolbotarra da. EHUn Artean graduatua da eta Ikerketa eta Sormena Artean masterra du. Era berean, bere prestakuntza zabhaldu du JAI Arte Praktiken Institutuan (Artiumek eta Tabakalerak sustatua), Praktika Artistikorako Ikasketen Programa Esperimentala programan (Matadero Madrid) eta Athens School of Fine Arts programan.
Bere lana erakusketa indibidual eta kolektiboetan aurkeztu du, besteak beste, Azkuna Zentroan, Montehermoson, Rekalde Aretoan, Tabakaleran eta Tarragonako Biennalen. Lanarekin lotuta hainbat sari eta beka jaso ditu, eta nazioarteko egoitza artistikoetan parte hartu du, hala nola YVML - High Desert-en (Kalifornia).
Montehermosoko proiektu artistikoen ekoizpenerako laguntzen 2025eko deialdian 103 proiektu jaso ziren, eta horien artetik lau aukeratu ziren. Lan horietako bakoitzak 7.000 euroko laguntza ekonomikoa eta Montehermosoko giza baliabideak eta baliabide teknikoak izango ditu ekoizpenerako erabilgarri. Era berean, artistei beren lana bakarka erakusteko aukera eskaintzen zaie, eta Kulturuneak berak erakusketaren katalogoa editatu eta ekoizten du.
Programa horrekin, Montehermosok tokiko testuinguruko artistek sortutako proiektuen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatu nahi ditu. Horien bidez, arte garaikidearen arloan dauden lengoaia eta diskurtso berriak ezagutarazi eta horien inguruan gogoeta egiten du.
Temas
Más en Gasteiz
-
Vitoria consolidará el programa de viajes en coche compartido como servicio estable tras superar los 72.000 traslados
-
Detenido un hombre en estado de embriaguez que estaba molestando a clientela de un bar y lanzando objetos
-
PNV y PSE acuerdan una enmienda para instar al Gobierno a reconocer "el papel del Estado" en el 3 de marzo
-
Cada euro invertido en Álava en políticas sociales se transforma en 1,74 de actividad económica