Melomaniak musikaren inguruko solasaldien zikloa izango da martxoan Gasteizko Montehermoso Kulturgunean
Gasteizko Montehermoso KulturguneakMelomaniak izeneko musikaren inguruko ziklo kultural berria antolatu du. Ekimena martxoan izango da eta kulturaren munduko pertsona entzutetsuekin egindako solasaldiak bilduko ditu, "haien bizitza zein abestik aldatu zuen jakin nahian".
Hala, eta ildo beretik jarraituz, Sonia Diaz de Corcuera Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak ekimenaren aurkezpenean azaldu duenez, "zarataz, gehiegizko informazioaz eta etengabeko estimuluez inguratuta bizi garen une honetan, arretaz entzutearen eta elkarrizketa patxadatsuaren balioa aldarrikatu nahi ditugu".
"Ziklo honek kulturaren munduko pertsona ezagunekin topaketak egitea proposatzen du, bizitza aldatu zien musikaz hitz egiteko. Izan ere, pertsona bakoitzaren atzean soinu banda pertsonal bat dago, bere lanean, sentsibilitatean eta ibilbidean erabakigarria izan zena", adierazi du.
LEHEN EDIZIOA
Lehen edizio honetan, bost hitzordu programatu dira, askotariko ahotsekin: martxoaren 2an Karmele Jaio idazlea, 9an Ramon Andres idazlea, 16an Arantzazu Calleja konpositorea, 23an Christina Rosenvinge abeslari eta sortzailea, eta 30ean Niño de Elche diziplina anitzeko artista. Garbiñe Ortega komisario, editore eta kultur kudeatzaileak aurkeztu eta moderatuko ditu solasaldiak berak bultzatu baitu ekimena Montehermosorekin batera.
Saioak martxoko astelehen guztietan egingo dira eta sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenarekin; Montehermoso Kulturgunearen webgunean daude eskuragarri, opndorioztatu dute.
Temas
Más en Gasteiz
-
Ararteko considera que el Ayuntamiento debió tener una respuesta más "proactiva" respecto al caso Mitika
-
Gasteiz registra once accidentes de tráfico con cuatro heridos en las últimas 24 horas
-
El reloj de San Miguel hará una parada técnica de cuatro días para verificar su funcionamiento tras su restauración
-
Araba Vitoria-Gasteiz Klasikoak 26 taldetako 200 txirrindulari gazte bilduko ditu larunbatean