Atertuz joango da astearte honetan hasierako euriaren ostean
Hodei geruza saretu egingo da eta egunaren amaieran ostarte zabalak irekiko dira
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, otsailaren 17an, egonkortzera egingo du eta eguna bustitik hasiko dugun arren, atertuko du. Egunaren hasieran oraindik euria egingo du, eta arratsaldean atertzera egingo du. Horrekin batera, hodei geruza saretu egingo da eta egunaren amaieran ostarte zabalak irekiko dira.
Mendebaldeko haizea ibiliko da eta gauean hego ukitua hartuko du. Tenperatura maximoak apur bat igoko dira. Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 14 gehienez eta Iruñean 7 gutxienez eta 13 gehienez.
Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta gauean hego-osagaikoa, 2-3koarekin; itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin, eta itsaso kizkurra gauean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5-3 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:37an eta 16:59an izango dira, eta itsasbehereak 10:46an eta 22:57an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.
BALORAZIOA
"Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da; arratsalde-gauean ostarteak zabalduko dira, bereziki azken orduetan. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, sarriago eta ugariago goizaldean eta Kantauri isurialdean; arratsaldean atertzera egingo du. Mendebal osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin haizeguneetan. Azken orduetan hego/hego-mendebaldetik finkatu eta bizi ibiliko da, bolada gogorrekin edo oso gogorrekin haizeguneetan. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez eta maximoak nahikoa igoko dira".