Jimmy Jazz Gasteiz aretoak BatBatean jaialdiaren lehenengo edizioa antolatuko du 2026ko maiatzaren 15ean eta 16an Arabako hiriburuko Mendizabaleko aparkalekuan, gazteei zuzendutako musika hitzordu berria.

Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, proiektuak "proposamen fresko eta indartsua" ekarriko du, pop rock, rock, punk, elektronika eta rap estiloak uztartuz, eta Euskal Herriko zein beste herrieldetako artista berriak eta izen ezagunak bilduz.

Helburua da "Arabako eta Euskal Herri osoko gazteriarentzat eta inguruko bisitarientzat topagune berria sortzea, eskaintza zabal eta gertukoa oinarri hartuta"

Bi agertoki aire librean, karpa handi bat eta musika modu eta giro ezberdinetan entzuteko hainbat gune eskainiko ditu jaialdi berriak. Helburua da "Arabako eta Euskal Herri osoko gazteriarentzat eta inguruko bisitarientzat topagune berria sortzea, eskaintza zabal eta gertukoa oinarri hartuta".

BatBatean jaialdiaren lehen edizioan arituko diren lehen talde eta artistak abenduaren 11n iragarriko dira sare sozial ofizialen bidez, eta abenduaren 16an jarriko dira salgai lehen sarrerak, 1.000 txartelen sorta esklusiboarekin hasierako prezio berezian.

BESTE GAI BATZUK

Beste gai batzuekin jarraituz, BALA Bilboko Arte Liburu Azokaren 12. edizioa egingo da abenduaren 12, 13 eta 14an Bizkaiko hiriburuko Rekalde aretoan, liburuaren inguruko formatu editorial esperimentalei eta praktika artistikoei eskainitako azoka, eta sormen espresioaren eta autoedizioaren bidez lan egiten duten editoreak, artistak, liburu dendak eta proiektu independenteak elkartuko ditu.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, BALA publiko guztientzat irekita dago, sarrera doakoa da eta, 12 edizio igaro ondoren, "sendotuta ageri da euskal esparruko edizio independentean erreferentziazko plataforma gisa".

"Artista garaikideen lan editoriala bultzatzen duen topagune bizia da, liburuak, katalogoak, argitalpen originalak eta fanzineak eta kultur eragileen arteko elkarrizketa sustatzen dituena", ziurtatu dute.