Gasteizek bat egingo du ostiral honetan Diabetesaren Nazioarteko Egunarekin
Gaitzaz kontzientziatzeko munduko kanpainarik garrantzitsuena da
Gasteizko Udalak bat egingo du Diabetesaren Nazioarteko Egunarekin ostiral honetan, azaroaren 14an, eta urdinez argiztatuko du udaletxearen fatxada. Gaixotasunaren kausei, sintomei, konplikazioei eta tratamenduari buruzko arreta erakartzea da ospakizunaren helburua, mundu osoan goraka doan gaitza baita.
Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, Frederick Bantingi eta Charles Besti azaroaren 14 batean bururatu zitzaien intsulina deskubritzera eramango zituen ideia, eta horregatik egiten da urtero egun horretan Diabetesaren Nazioarteko Eguna. Gaitzaz kontzientziatzeko munduko kanpainarik garrantzitsuena da.
1980tik hona, diabetesa duten pertsonen kopurua ia laukoiztu egin da munduan, batez ere diru sarrera ertain eta gutxiko herrialdeetan. Gorakada kezkagarri horren atzean, pertsonen gehiegizko pisua eta obesitatea eta ariketa fisikorik eza daude.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Arabako Foru Aldundiko Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailak Alavabusen Lezako ospitaleko geltokia lekualdatuko du ostiral honetatik, azaroaren 14tik, A-124 errepidean, Gasteizerako norabidean, eta erietxearen ingurune urbanizatuan kokatuko du. Esku hartzearen helburua da foru garraio publikoaren erabiltzaileen eta gidarien bide segurtasuna hobetzea.
Arabako Aldunditik jakinarazi dutenez, Alavabusen erabiltzaileek bi geraleku dituzte eremu horretan. Bat Lezako ospitalera sartzeko bidean dago, A-124 errepidetik Logroñorako norabidean, eta oinezko ibilbide segurua du osasun zentroraino.
Bestea A-124 errepidearen ondoan dago, galtzadari atxikitako plataformaren zabalgune batean, Gasteizerako norabidean, eta Alavabuseko erabiltzaileek bidea gurutzatu behar dute erietxeras iristeko eta alderantziz.
Temas
Más en Gasteiz
-
Arrestado en Vitoria un joven de 25 años por una agresión sexual en Reyes de Navarra
-
Dos arrestados en Vitoria por agredir con una botella a un hombre para robarle el móvil
-
El Tribunal Supremo ratifica la ilegalidad de la terraza del Sagartoki en Vitoria-Gasteiz
-
Detenido un joven por agredir a otro en el cuello con un arma blanca en Vitoria-Gasteiz