Emakumeak agintean: parte-hartzea nola handitu eztabaidatuko da
Erabakiak hartzeko garaian emakumeen parte-hartzea handitzeko erronkak izan dira Gobernu Irekiaren Goi Bileran gaurko udalen parte-hartzearen ardatza
Vitoria-Gasteizko Udalak aste honetan Europa Jauregian egingo den Gobernu Irekirako Aliantzaren Goi Bilera Globalaren baitan egindako saioetan parte hartu eta horietako bat bideratu du. Zehazki, Emakumeak eta lidergoa saioa zuzendu du. Erabakiak hartzeko prozesuan emakumeen parte-hartzea areagotzeko erronkak aztertzea zen helburua, bai administrazio publikoetan eta politikagintzan, bai gizarte zibilean.
Relacionadas
Panelean Pilar Moreno Sektore Publikoko Emakumeak elkarteko kideak, Natividad López de Munain Basqueskolaren ordezkariak eta Ana López de Uralde Gasteizko Udaleko Berdintasun zinegotziak beren esperientziak azaldu dituzte. Ondorioak Miren Fernández de Landak Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotziak, atera ditu.
Lau jarduera ildo komun daude: kontzientziazioa, sentsibilizazioa, prestakuntza eta ahalduntzea.
Udaleko Berdintasun Zerbitzuari dagokionez, Ana López de Uralde zinegotziak adierazi duenez, “hogei urte baino gehiago hauetan, ikasi dugu berdintasuna ez dela borondate politikoarekin bakarrik lortzen. Hori beharrean, egitura egonkorrak, plangintza zorrotza eta benetako partaidetza ere behar dira. Gasteizko esperientziak erakusten du tokiko gobernua aldaketaren eragilea izan daitekeela”.
ONDORIOAK
Ondorioak ateratzerakoan, Miren Fernández de Landak adierazi du gaur landutako hiru esparruetan (instituzionala, politikoa eta gizarte zibila) lau jarduera ildo komun daudela: kontzientziazioa, sentsibilizazioa, prestakuntza eta ahalduntzea.
Kontzientziazioari dagokionez, parte-hartzaileek ondorioztatu dute emakumeek sektore publikoan duten zeregina agerian utzi behar dela, emakumeek politikan izan beharreko parte-hartzearen garrantziari buruzko kontzientzia kritikoa garatu behar dela, eta, jakina, emakumeek gizartean oro har betetzen duten rolean eragin behar dela.
Temas
Más en Gasteiz
-
En imágenes: Un Celedón de Oro para Begoña Divar
-
En imágenes: 10 años de Vitoria-Gasteiz Hobetuz, trabajando para mejorar Gasteiz
-
Los disturbios por la manifestación de la Falange en Vitoria-Gasteiz causaron 10.000 euros en daños
-
Gasteizen egingo da TARTALO, Fantasiazkoaren Astea Arteetan nazioarteko ekitaldiaren hirugarren edizioa