MagialdiAraba jaialdiaren hamaikagarren edizioa egingo da lurraldeko 18 udalerritan abuztuaren 28tik irailaren 14ra bitartean. Prestakuntza, sorkuntza eta zabalkundea bateratuko ditu, eta Gasteizen irailaren 15etik 21era bitartean egingo den den Magialdiaren atarikoa izango da.
Ana del Val Arabako Aldundiko Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak eta Jose Angel Suarez jaialdiko zuzendariak aurkeztu dute ekimena.
MagialdiAraba jaialdiaren hamaikagarren edizioa egingo da lurraldeko 18 udalerritan abuztuaren 28tik irailaren 14ra bitartean
Azaldu dutenez, MagialdiAraba lurraldeko 18 herrira iritsiko da, eta hurbileko magia emanaldiak eta haurrentzako eta adinekoentzako magia lantegiak eskainiko ditu Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa eta Mago Altrius artisten eskutik. Lantegi guztiak euskaraz eskainiko dira.
MagialdiAraba proiektua Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eta Vital Fundazioak finantzatutako proiektua da, parte hartzen duten udalen laguntzarekin: Berantevilla, Pipaon, Azazeta, Lantziego, Uribarri Ganboa, Artziniega, Gillerna, Ribabellosa, Eskuernaga, Pobes, Bergantzu eta Laudio.
BESTE DATU BATZUK
Bestalde, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak 377.000 euro baino gehiago bideratuko ditu aurten Arabako baliabide turistikoak eta azpiegiturak berritzeko, lurralde historikoko udalentzako eta kuadrillentzako laguntza lerro baten bidez. Helburua da Arabak bidaiarien eskura jartzen dituen turismo zerbitzuak eta esperientziak hobetzea, eta, horrela, probintzia kalitatezko helmuga jasangarri eta irisgarri gisa finkatzea.
Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismoko foru diputatuak eta Felipe García arloko zuzendariak deialdi horien ebazpena aurkeztu dute gaur, eta jakinarazi dute aldundiak finantzatuko dituen Arabako toki erakundeen hogeita hamar proiektuen berri eman dute.
"Horrela, natura-, ondare- eta enogastronomia-helmuga gisa dugun lehiakortasuna indartu nahi dugu".