Síguenos en redes sociales:

Tenperatura behera eta lainoak nagusi asteazkenean

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu

Tenperatura behera eta lainoak nagusi asteazkeneanJavier Colmenero

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, uztailaren 2an, tenperaturak behera egingo du eta zeru lainotua nagusituko da.

Kantauri isurialdean zerua behe-hodeiekin estalita egongo da eta euri txikia egingo du. Zenbat eta hegoalderago, hodeitza saretuago egongo da, eta Ebro ibarrean giroa eguzkitsua izango da. Egunaren bigarren partean bero-hodeiak agertu eta zaparrada bakanen bat egin dezake hegoaldean. Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea gailenduko da.

Barnealdeko hainbat lekutan tenperatura maximoak 10 gradu jaitsiko dira, eta kostaldean 5 gradu inguru. Era horretan, beroenak 23-26 gradu artekoak izango dira, Araba eta Nafarroa hegoaldean altuagoak. Minimoak ere apur bat jaitsiko dira, baina orokorrean balio suabeekin jarraituko dugu.

Hiriburuetan, Baionan 20 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Bilbon 20 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 19 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 16 gutxienez eta 24 gehienez eta Iruñean 18 gutxienez eta 30 gehienez.

BESTE DATU BATZUK

Itsasbazterrean mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta eguerdi inguruan ipar/ipar-mendebaldetik finkatuko da 3-4koarekin; itsaskirria eragingo du, eta goizetik aurrera itsaskirira edo itsaskia.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 10:45ean eta 23:04an izango dira, eta itsasbehereak 04:33an eta 16:43an. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.