Gasteizko Montehermoso Kulturuneak Abel Azcona arte garaikidearen "nazioarteko ahotsik erradikalenetako eta konprometituenetako baten" 'Familiaren Monumentua' erakusketa irekiko du Ur Biltegian. Dani Castillejoren kuratoria duen erakusketak Azconaren lan eta performance multzo esanguratsu bat biltzen du.
Artelan horiek artistaren ibilbidea zehaztu dute azken urteetan, eta "erabat autobiografikoa, politikoa eta erraietakoa den lan corpusa" osatzen dute, aurkezpenean azaldu dutenez.
La savia, Empatía y prostitución, Exégesis de la madre edo Volver al padre moduko lanekin, erakusketak Azconaren lana zeharkatu duten funtsezko ardatzak jorratzen ditu, hal nola haurtzaroa, gorputza, egiturazko indarkeria, trauma, identitatea eta erresistentzia.
BESTE DATU BATZUK
'Monumento a la Familia' erakusketa osatzeko, Archivo Azcona. Proyecto para un monumento ere izango da ikusgai Jovellanos aretoan. Erakusketak material ugari biltzen du, artistak bere bizitzan zehar bildu duen ikus-entzunezko piezaren batekin batera.
Inaugurazioa ostiralean izango da, ekainaren 27an, 19:00etan, eta artista bertan izango da. Bi erakusketak irailaren 28ra arte egongo dira zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara asteartetik larunbatera eta 11:00etatiuk 14:00etara igande eta jaiegunetan (astelehenetan itxita).
Bestalde, beste gai batzuekin jarraituz, aipatzekoa da Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 241.000 euro bideratuko dituela sindikatu izaera duten Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) nekazaritzako erakunde profesionalentzako 2025. urteko diru laguntzetara, gobernu kontseiluak astearte honetan onartutako deialdiaren arabera.
Izaera sindikala duten nekazarien erakunde profesionalentzako laguntzak euskal administrazioarekiko interlokuzio sozialeko eginkizunak gauzatzeko dira, betiere nekazaritzari buruzko gaietan eta sektoreari, oro har, eta afiliatuei, bereziki, orientazioa eta aholkularitza eskaintzeko jarduera sindikalei eutsi diezaieten.