Beroa egiten jarraituko du ostiralean
Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, ekainaren 20an, tenperaturak antzekoak izango dira eta bero egingo du. Zeruan erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertuko dira, hauts-gandua ere bai, baina, oro har, eguzkitsu egongo da. Kostaldean lehen eta azken orduetan behe-hodeiak ager daitezke.
Haize ahul eta aldakorra ibiliko da, eta arratsaldean brisa; kostaldean brisa goizean sartuko da eta eguerditik aurrera barnealdera ere hedatuko da. Arratsaldean bero-hodei batzuk agertuko dira, baina zaparrada trumoitsuak izateko probabilitatea nahiko baxua izango da.
Hiriburuetan, Baionan 19 gradu espero dira gutxienez eta 34 gehienez, Bilbon 20 gutxienez eta 34 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 29 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 34 gehienez eta Iruñean 16 gutxienez eta 35 gehienez.
Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da 3koarekin, eta arratsaldean ipar edo ipar-ekialdetik; itsaskirria eragingo du, eta goizaldean eta goizean goiz itsaso kizkurra.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 01:19an eta 12:52an izango dira, eta itsasbehereak 06:25ean eta 18:53an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
BALORAZIOA
"Goiz-lanbroa. Hauts-gandua izan daiteke. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goizaldean eta arratsalde-gauean erdi mailako hodei eta goi-hodeien tarte batzuekin. Kostaldean behe-hodeien tarteak izan daitezke, bereziki lehen eta azken orduetan. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; goizetik aurrera brisa ibiliko da kostaldean eta eguerditik aurrera barnealdean. Tenperaturan aldaketarik ez; maximoak gutxi jaits daitezke kostaldean".
Temas
Más en Gasteiz
-
Incendio en fábrica LEA de Vitoria
-
Se desata un gran incendio en la fábrica LEA con una gran humareda visible en distintos puntos de la ciudad
-
La llegada de polvo sahariano empeora la calidad del aire en Vitoria
-
Iradier Arena "erabilera anitzeko benetako espazio" bihurtuko duen ekintza plana aurkeztu du Gasteizko Udalak