Síguenos en redes sociales:

Ania Saenz de Buruaga Fernandez de Gobeoren kartela izango da Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien irudia

Ania Saenz de Buruaga Fernandez de Gobeoren kartela izango da Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien irudiaUtzitakoa

Ania Saenz de Buruaga Fernandez de Gobeo gasteiztarrak egindako Guztion jaiak, guztiontzat izenburuko kartela izan da abuztuaren 4tik 9ra ospatuko diren Gasteizko 2025eko Andre Maria Zuriaren jaiak iragartzeko kartel lehiaketako irabazlea.

Egileak berak aurkeztu du kartela asteazken honetan Sonia Diaz de Corcuera Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziarekin batera.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, guztira 57 egilek aurkeztu dute kartel lehiaketan parte hartzeko dosierra. Lehen fasean, diseinuaren arloko Arabako bost profesionalek osatutako epaimahaiak bost finalista aukeratu ditu, kartel proposamen banarekin; bakoitzak 500 euro jasoko ditu.

Ondoren, lehiaketaren bigarren fasean, finalistek aurkeztutako bost proposamenen artean, Ania Saenz de Buruaga Fernandez de Gobeo izan da irabazlea eta 2.000 euroko saria jasoko du.

BESTE DATU BATZUK

Ania Saenz de Buruaga Fernandez de Gobeo gasteiztarra Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Unibertsitateko prestakuntzaren ondoren, hirugarren sektoreko erakundeen diseinu eta hedapen lanetara jo du batez ere, eta horri esker "zentzua eman ahal izan dio mugimendu, errebindikazio, borroka eta gizarte ekimenen ildotik egindako lanari".

Komunikazioko udal teknikari batek, Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteak, IDarte Euskadiko Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskolak, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolak eta Arte Batxilergoko IES Ekialdea BHIk osatu dute lehiaketaren epaimahaia.