Otso Vi half Gasteiz distantzia ertaineko nazioarteko triatloiaren laugarren edizioa jokatuko da Arabako hiriburuan larunbatean, ekainaren 7an, parte hartzaileen marka gaindituz, 830 lagunek parte hartuko baitute.

Antolatzaileek emakumeen parte hartze zabala nabarmendu dute, triatleta guztien %18 izangio baitira. Aurten 150 emakume lehiatuko dira guztira, 2024an baino ia bikoitza.

Probaren xehetasunak eman dituzte prentsa agerraldian Ana Lopez de Uralde Gasteizko Idaleko Kirol zinegotziak, Juanjo Rojo Arabako Foru Aldundiko Kirol zuzendariak, Clara Navas Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendariak, Ganix Unzaga Rural Kutxako zonaldeko buruak, Ruth Brito triatletak eta Alain Fontecha probaren zuzendariak.

Jakinarazi dutenez, triatloiaren kaugarren edizioak Espainiako Estatuko 40 probintziatako triatletak izango ditu. Kirolari gehien izango dituena Araba da, 210ekin, eta Madrilek 195 ordezkari izango ditu. Beste herrialdeetako parte hartzaileak Frantzia, Belgika, Australia, Alemania, Suedia, Suitza, Uruguai eta Taiwandik etorriko dira.

Gizonezkoen kategorian, Joanes Goitisolo, Mikel Mugica, Pello Osoro, Sergio Lopez eta Rostislav Pevtsov, Emmanuel Lejeune belgikarra, Mateo Reddy suitzarra eta Tzu I Pan taiwandarra izango dira lehian

Emakumezkoen kategorian aipatzekoak dira Mikayla Messer triatleta australiarra, Janina Saarnio finlandiarra, Chloe Nicolas frantziarra eta Carolina Ortuño, Sandra Martinez, Eneritz Urrutia eta Naiade Velasco espainiarrak.

Gizonezkoen kategorian, Joanes Goitisolo, Mikel Mugica, Pello Osoro, Sergio Lopez eta Rostislav Pevtsov, Emmanuel Lejeune belgikarra, Mateo Reddy suitzarra eta Tzu I Pan taiwandarra izango dira lehian. Gainera, Matthew De Vroet, Gaspard Carrier eta Chrissy Marshall ere egongo dira.

Triatloiaren diru bilketaren zati batek helburu solidarioa izango du, eta Apdema Adimen Desgaitasuna duten Arabako Pertsonen Aldeko Elkartera bideratuko da

Parte hartzaileek 1.900 metro egin beharko dituzte igerian Uribarri Ganboako urtegian, ondoren 90 kilometro bizikletaz Arabako Lautadan zehar, eta azkenik 21 kilometro lasterka Gasteizko Hirigune Historikoaren zati bat eta gune enblematikoak zeharkatuz, Foru kaleko helmugara heldu aurretik.

NAZIOARTEKO EGUNA

OTSO vi half gasteiz Triatloiaren Elkarte Profesionalaren nazioarteko egutegiaren proba da, eta puntuagarria da distantzia ertain eta luzeko triatloiaren Espainiako sailkapenerako. Gainera, Distantzia Ertaineko Euskadiko eta Arabako triatloi txapeldunak erabakiko dira.

Bestalde, Garaioko hondartzan Tritxiki haur proba egingo da 09:30etik 11:00etara, 9 eta 16 urte bitarteko haurrei eta gazteei zuzenduta.

Triatloiaren diru bilketaren zati batek helburu solidarioa izango du, eta Apdema Adimen Desgaitasuna duten Arabako Pertsonen Aldeko Elkartera bideratuko da.