Gasteizko Ingurumen Gaietarako Zentroak jaieguna antolatu du iganderako, ekainaren 8rako, Ataria Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroan.

Borja Rodriguez Gasteizko Udaleko Ingurumeneko zinegotziak adierazi duenez, "gaur (atzo) Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da, eta gogorarazi nahi dugu beharrezkoa dela ingurumen arazoak konpontzea eta tokiko eta munduko jasangarritasun sozioekonomikorantz aurrera egitea".

Ingurumenaren Nazioarteko Egunerako aurten aukeratu den leloa Kutsadura plastikoari amaiera ematea da, planeta osoari eragiten dion arazo horri buruz kontzientziatzeko.

Igandeko jardueren programa 11:00etatik 14:00etara izango da

Gizakiak urtean 430 milioi tona plastiko baino gehiago ekoizten ditu, eta horietatik bi heren denbora gutxian ozeanoak inbaditzen dituzten hondakin bihurtzen diren eta, askotan, giza elikatze katera iristen diren produktu iragankorrak dira.

Bada, igandeko jardueren programa 11:00etatik 14:00etara izango da, eta egurrez egindako jolas tradizionalak, energia berriztagarriekin funtzionatzen duten aparatuen eta jokoen erakusketa, kontsumo baxuko ureztatze sistemen erakusketa, eguzki sukaldaritza dastaketarekin, pisten jokoa familientzat eta haurrentzako jarduerak izango dira. Sarrera librea izango da.

BESTE GAI BATZUK

Bestalde, Arabako Foru Aldundiak 2026ko aurrekontu parte hartzaileen edizio jarri du martxan, eta berrikuntzak sartu ditu ekitateta eta partaidetza indartzeko. Prozesua hobekuntzekin dator, "bidezkoagoa, eskuragarriagoa eta adierazgarriagoa" izan dadin, Iñaki Gurtubai Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatuak aurkezpenean azaldu duenez.

Aurrekontu parte hartrzaileena ekimen finkatua dela esan du, eta Arabako herritarrei aukera ematen diela zuzenean parte hartzeko lurraldearen lehentasun publikoen definizioan.