Udabarria Bertsotan Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea ostegunean amaituko da, maiatzaren 29an, Gautegiz Arteagako udal aretoan eta Plentziako Goñi portalean jokatuko diren saioekin, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.

Guztira zortzi saio izango dira fase honetan, eta aste honetan izango diren bi saioen ondoren jakingo da zeintzuk izango diren Bizkaiko Txapelketan kantatuko duten bertsolariak.

Bada, Gautegiz Arteagako udal aretoan ariko dira Bittor Salterain Etxebarria, Haizea Telleria Urkijo, Igor Galarza Intxausti, Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia, Mikel Retolaza Etxebarria eta Peru Vidal Gurrutxaga.

Saioan gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga ariko da, eta epaimahaia, Ander Txakartegi Basterretxeak, Mirari Azula Aurrekoetxeak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatuko dute. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

Plentziako Goñi portalean, berriz, Ander Anakabe Lekue, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Lurdes Ondaro Mallea, Naroa Jaio Jaio, Naroa Torralba Rodriguez eta Peru Irastortza Santxo bersolariek abestuko dute.

Gai jartzailea Jon Amezaga Fernandez izango da, eta Garazi Mendoza Agirrek, Leire Etxebarria Gazteluk eta Marta Ortiz Mateok osatuko dute epaimahaia. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izango da.

Bi saioak 18:30ean hasiko dira eta sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai, baita saioen egunean aretoetako txarteldegietan bertan ere, 18:00etatik aurrera. Sarrerak 3 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideek 2 euroan izango dute eskuragai, eta 18 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango.