Síguenos en redes sociales:

Harrera familientzako ezohiko gastuetarako laguntzak eskatzeko epea ireki da

Harrera familientzako ezohiko gastuetarako laguntzak eskatzeko epea ireki daUtzitakoa

Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politiken Sailaren menpeko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea (GOFE) erakunde autonomoak familia harreran eta harrera ostean laguntzeko aparteko gastuetarako urteko deialdiaren eskaerak epea ireki du. Laguntza horien diru zuzkidura 95.800 da.

Arabako Familia Harrera Programak (Paafa) haurrari edo nerabeari behar beste denboran familia bizitza bat eman nahi dio, jatorrizko familia bizitzaren osagarria izango dena, ez duelako harekin egoterik. Egoitza harreraren aurrean babes neurri egokia eta lehentasunezkoa da, adin txikikoaren interes gorena bermatzeko eta familia ingurunean gara dadin sustatzeko.

Une honetan, 0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzako harrera familiak behar dira lehentasunez, egoitza harrerako baliabide batean bizitzea ez den beste alternatiba bat eskaini behar baitzaie, bizitzako lehen hilabeteak edo urteak bizi garapenaren une erabakigarriak dira-eta. Badira pixka bat zaharragoak diren haurrak ere, bereziki egoitza baliabideetan bizi diren anai-arreben taldeak, ia berehala harrera familiekin bizi daitezkeenak

Laguntza horien erabilera izango da harreran dagoen adingabeari edo adin nagusitasunera iritsita familia harreragilearekin jarraitzen dutenei behar bezalako arreta emateko aparteko gastuei aurre egitea, betiere ordainketa hori ez badu estaltzen edozein sistema publikok.

2025eko deialdiak familia laguntzaren kasuan aitortu beharreko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa handitzen du, 8.000 eurotik 9.000 eurora, eta etxeko laguntzaren kasuan, 4.500 eurotik 5.000 eurora.

Diruz lagundu ahal izango dira 2024ko abenduaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean egindako gastuak, batez ere, honakoetan egindakoak: betaurrekoak, odontologia, tratamendu medikoak, familia, eskola edo etxeko laguntza, eta jolas jarduera hezigarriak.

Hartzaileek Paafaren laguntza izan dezakete eskaerak aurkezteko. Epea 2025eko azaroaren 30ean amaituko da.

Harrera familiek bere gain hartzen dituzten eginkizunen artean daude, besteak beste, adingabearen beharrek eragindako diru gastuei aurre egitea eta egoera jakin batzuetan egon daitezkeen aparteko gastuak ere ordaintzea. Horregatik guztiagatik, Arabako Foru Aldundiak dirulaguntza hauen bidez harrera familia babestu nahi du, uste baitu aparteko gastu horiek ez dutela eragin kaltegarririk izan behar adingabeak familian hartzeko erabakian, ez eta haiek jaso beharreko arretan ere, eta beharrezkoa dela harreraren ondorioz familiek alferrikako kargarik ez izatea beren egoera ekonomikoan.

Laguntza ekonomiko hauek jaso ahal izango dituzte Arabako Lurralde Historikoan familia harrera formalizatu duten pertsonek, bai eta adingabe bat familia harreran izan eta, adinez nagusi izatera iritsita, elkarrekin bizitzen jarraitzen duten pertsonek ere.