Gasteizko BIZAN zentroen sareak 105 ikastaro eta tailer antolatu ditu udako eskaintzaren baitan, horietako 24 berriak, eta orotara 1.458 plaza izango dira. Berritasunen artean, adimen artifizialak sakelako telefonoan dituen erabilerei buruzko ikastaro eta tailer espezifikoa sartu da udako eskaintzan, 2024-2025eko programazioaren barruan izan duen arrakastaren ondoren.

Edonola ere, Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, ez da berrikuntza bakarra izango da, jarduera fisiko erregularrean ('Hegoaldeko paseoak' edo 'Entrenamendu funtzionala auzoan' tailer berriak) edota autozaintza emozionalaren eremuan ere berrituko baita.

BIZAN zentroen sareko udako programazio osoa hurrengo arlo hauetan sartzen da

BIZAN zentroen sareko udako programazio osoa hurrengo arlo hauetan sartzen da: autozaintza fisikoa, kognitiboa eta emozionala, teknologikoa, eszenikoa, hezkuntzakoa eta plastiko-artisanala.

Udako eskaintza ekainaren 16tik irailaren 27ra izango da, eta iraupen desberdineko jarduerak egin ahal izango dira, hau da, 15 egunekoak, hilabetekoak, bi hilabetekoak eta hiru hilabetekoak

Aurrekoetan bezala, udako eskaintza 60 urtetik gorakoentzako ikastaro eta tailerrek osatzen dute gehienbat, belaunaldi arteko zazpi eta adin guztietako herritarrentzako 13 ikastaro eta tailer ere dauden arren.

BESTE DATU BATZUK

Udako eskaintza ekainaren 16tik irailaren 27ra izango da, eta iraupen desberdineko jarduerak egin ahal izango dira, hau da, 15 egunekoak, hilabetekoak, bi hilabetekoak eta hiru hilabetekoak.

Sarean (udal webgunearen bidez), telefonoz (010 edo 945 16 11 00 zenbakietara deituz, azken hori Gasteizko udalerritik kanpo deitzen bada), eta aurrez aurre (BIZAN zentroak, gizarte etxe eta kirol instalazioetako informazio zerbitzuak, eta herritarrei arreta emateko bulegoak) egin daitezkeen izen-emateak. Epea maiatzaren 19an irekiko da.