Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, apirilaren 24an, giroa argituz joango da. Goizean zerua lainotuta egongo da eta Kantauri isurialdean zirimiria egingo du, batez ere goizean goiz eta ipar-ekialdeko zenbait lekutan.

Egunak aurrera egin ahala, hodeitza saretuz joango da eta arratsaldean ostarte zabalak irekiko dira. Araba hegoaldean eta Nafarroa hegoaldean, goizean goizetik giroa eguzkitsua izango da.

Iparraldeko haizea nagusituko da, goizean ipar-mendebaldekoa eta arratsaldean ipar-ekialdekoa. Tenperatura maximoak asteazken honetako maila berdintsuan edo graduren bat gorago geldituko dira, eta minimoak epelagoak izango dira.

Gasteizen 6 gutxienez eta 19 gehienez egun osoan zehar

Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 19 gehienez eta Iruñean 8 gutxienez eta 19 gehienez.

Itsasbazterrean mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta goizaldean 4ko tarteekin, eta eguerditik aurrera iparraldera edo ipar-ekialdera aldatuko da; itsaskirria eragingo du, goizaldean itsaskiko guneekin.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean metro bateko ingurukoak. Itsasgorak 02:33an eta 15:09an izango dira, eta itsasbehereak 08:43an eta 21:04an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da, ondorioztatu dutenez.