Síguenos en redes sociales:

40.908 pertsona erregistratu dira zaborren tasaren ordainagiriaren ordainketan % 10eko hobaria eskuratzeko

40.908 pertsona erregistratu dira zaborren tasaren ordainagiriaren ordainketan % 10eko hobaria eskuratzekoDNA

Guztira 40.908 pertsonak bete dute Herritarren Udal Txarteleko (HUT/TMC) edo Ireki aplikazioko datu pertsonalak lagatzeko prozesua, zatiki organikoaren edukiontzia erabiltzeagatik edo konpostaje indibiduala edo komunitarioa egiteagatik zaborren tasaren hurrengo ordainagiriaren ordainketan % 10eko zerga hobaria lortzeko.

Joan den otsailaren 10etik zabalik egon da erregistro horretan izena emateko aukera, eta horretarako prestatutako aldia amaitu ondoren, 40.908 pertsona eta 29.343 etxebizitza erregistratu dira guztira.

Hurrengo ordainagiriaren % 10eko hobariaz gain, iaz egindako edukiontzi organikoaren irekiera kopuruaren eta etxebizitzaren azaleraren araberako beste % 10 gehigarri bat dago.

Bestalde, Montehermoso Kulturguneak 8.042 erregistro bibliografiko eta 14.000 liburuki baino gehiagoko bilduma duen liburutegi publiko espezializatua daukan dokumentazio-zentro bat du. Funts bibliografiko horiek arte eta kultura garaikidea dute ardatz. Era berean, Montehermosoren jardueren erregistroa artxibatzeko eta dokumentatzeko zereginak betetzen dituzte, beren katalogo eta argitalpenen bidez.

Gaur Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-hitzarmena onartu da Gobernu Batzordean. Hitzarmen horren bidez, liburutegi hori Bilgunean, Euskadiko liburutegien katalogo kolektiboan sartuko da. Akordioak 4 urteko iraupena du, eta udal-funtsak eskuratzeko eta zabaltzeko eta katalogo autonomikoa aberasteko helburuarekin gauzatu da.

Sartze hori 2024-2028 Kultura Plan Estrategikoan jasota dago Montehermosoko dokumentazio zentroaren ezagutza ikusarazteko eta indartzeko 2025ean egin beharreko ekintzetako bat gisa. Hori guztia Kultura-jarduera bultzatzea balio-katearen fase guztietan ildo estrategikoaren barruan. “Aurrera goaz Kulturaren Plan Estrategikoa betetzeko bidean. Gaur onartu da Montehermosoko mediateka Bilgunean sartzea erraztuko duen hitzarmena, 2025erako markatuta genuen ekintza, esan eta egin. Sartze horrek gure kultur zentroko funtsen zabalkundea handituko du eta Euskadiko liburutegien katalogokoak aberastuko ditu; beraz, guztiontzat positiboa da”, baloratu du Sonia Díaz de Corcuera Kultura zinegotziak.