Gasteizko Zabalgana gizarte etxeak IDA.VUELTA erakusketako bi artelan utzi dizkio hiru hilabetez Dioni Garcia gasteiztarrari, Etxerako koadro bat ekimenaren baitan.
Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, lehen aldiz burutu den ekimenari esker, herritarrek Victoria O'May eta Angela Mallen artisten IDA.VUELTA erakusketako bi lanez etxean gozatzeko aukera izango dute.
Ekimenaren inspirazio iturria Frantzian jatorria duen Artothèque da, hau da, liburutegi arrunt bat bezala funtzionatzen duen arte liburutegia
"Ekimen berri honen helburua da artea herritarrengana gerturatzea eta arteaz beste era bateko espazioetan gozatzeko aukera ematea, kasu honetan, etxean bertan", adierazi du Kultura zinegotzi Sonia Diaz de Corcuerak
Ekimenaren inspirazio iturria Frantzian jatorria duen Artothèque da, hau da, liburutegi arrunt bat bezala funtzionatzen duen arte liburutegia. Hala, mailegu gisa liburuak beharrean, koadroak hartzeko aukera ematen du.
Bada, IDA.VUELTA erakusketarekin batera, mailegu artistikoan parte hartzeko epea ireki eta eskatzaileen artean zozketa egin zen. Dioni Garcia atera zen irabazle eta, horri esker, Victoria O'Mayren irudiaz eta Angela Mallenen testuaz etxean hiru hilabetez gozatzeko aukera izango du, ekainaren 18ra arte.
"Ekimen berri honen helburua da artea herritarrengana gerturatzea eta arteaz beste era bateko espazioetan gozatzeko aukera ematea"
"Ekimen berri honen helburua da artea herritarrengana gerturatzea eta arteaz beste era bateko espazioetan gozatzeko aukera ematea, kasu honetan, etxean bertan", adierazi du Kultura zinegotzi Sonia Diaz de Corcuerak.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzak eta Unesco Etxeak espezializazio beka baterako deialdia egin dute, Euskadiko gazte bati giza eskubideen arloko "prestakuntza-esperientzia aparta" eskaintzeko.
Bekari esker, onuraduna Genevako (Suitza) Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoan sartuko da, eta Haurren eta Gazteen Eskubideen Unitatean lan egingo du uztailetik abendura bitartean, Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez.
Beka iaz jarri zen abian, eta giza eskubideen defentsarekin konprometitutako gazte baten parte hartzea bilatu nahi du. 18.000 euroko zuzkidura duen bekaren helburua da nazioarteko esperientzia profesionala eskaintzea, giza eskubideak defendatzeko, sustatzeko eta babesteko garrantzi handiko ingurune batean. Gainera, NBEri buruz Unesco Etxeak emandako aldez aurreko prestakuntza ikastaro bat ere barne hartzen du.