Ba al dakizu nola birziklatzen diren hondakin elektrikoak?
Gasteizek bat egin du Ecolec fundazioak antolatutako #GreenWeek24 astearekin, hondakin elektronikoak birziklatzeaz kontzientziatzearren
Ecolec fundazioak antolatutako GreenWeek24 asteak geldialdia egin du Gasteizen, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak biltzeari buruz kontzientziatzeko asmoz.
#GreenWeek kanpainaren zortzigarren edizioa da, eta lehenengo aldiz iritsiko da Arabako hiriburuko erdialdera, ‘Aurtengo udazkenean, berritu zaitez, eta birziklatu’ lemarekin. Arka plazan informazio-gune bat jarriko da, non ingurumen-hezitzaileek bertara hurbiltzen diren erabiltzaileen zalantzak argituko baitituzte. Orobat, jada erabiltzen ez diren gailu elektriko eta elektronikoak bilduko dira, birziklatzea sustatzearren.
#GreenWeek24 Gasteizen dagoen bitartean, urriaren 8 eta 15a, Gasteizko Udalak eta Ecolec fundazioak informazio-guneak jarriko dituzte herritarren eskura, erabiltzen ez diren gailu elektriko eta elektronikoak uzterik izan dezaten. Informazio-guneak Arka plazan egongo dira, 10:00etatik 14:00etara.
Ingurumen zinegotzi Pascual Borjak eta Ecolec fundazioko zuzendari nagusi Rafael Serranok hartu dute parte aurkezpen-ekitaldian.
Pascual Borja pozik agertu da “Green Capitalean #GreenWeek bezalako ekimen bat hartzeagatik, ezin hobeto uztartzen baita birziklatzea sustatu eta indartzeko dugun helburuarekin, herritarrak gero eta hondakin gutxiago sortzeaz kontzientziatzeko lan egiteaz gain, bereziki hondakin elektronikoei dagokienez”.
“Inguruan ezin konta ahala tresna elektroniko dugula bizi gara; bizitza errazten digute, eta horiek gabe ez genuke duguna bezain gizarte moderno eta aurreratua izaterik. Baina horien barruko osagai asko oso kutsagarriak dira eta txatarra elektroniko bihur daitezke erraz. Horregatik, funtsezkoa da guztiok birziklatzen laguntzea, azkenean ingurumenak ordain ez dezan”.
Temas
Más en Gasteiz
-
Vitoria pondrá más dinero sobre la mesa para poder adjudicar el servicio de limpieza y recogida de residuos de la ciudad
-
Rebajazz azokak musika eta deskontuak uztartuko ditu aste honetan Gasteizko Gorbeia inguruko saltokietan
-
Vitoria destinará 1.100.000 euros para más de 400 actos festivos de La Blanca 2025
-
El Casco Viejo se quedará este año al menos cinco meses sin recogida neumática de basura