Gasteizko Udaleko gobernu batzordeak elkarte eta erakunde soziosanitarioentzako laguntzen deialdia ebatzi du ostiral honetan, gaixotasunak prebenitzeko, osasuna sustatzeko eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko proiektuak garatzeko, eta Osasun Publikoaren Zerbitzuak 442.102,87 euro banatuko ditu aurten eta 2025eko zati batean.
Kaltetutako familientzako zerbitzuak eskaintzera eta herritarrak oro har edo kolektibo espezifikoak gaixotasun kronikoen inguruan sentsibilizatzera edo informazioa zabaltzera bideratuta dago
Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, hiriko 39 elkartek diru laguntza jasoko dute 42 proiektu garatzeko. Laguntza horren bidez, Gasteizko Udalak aitortu egin nahi du eremu soziosanitarioko erakundeek hirian egiten duten lana.
Hiriko 39 elkartek diru laguntza jasoko dute 42 proiektu garatzeko
Diru laguntza jasoko duten kolektiboen artean daude Hiesaren Kontrako Herritarren Arabako Batzordea (31.645 euro), APDEMA (31.625 euro), ASAFIMA (31.586 euro), ASPACE (15.089 euro), ASPANAFOA (11.442 euro) eta Eginaren Eginez (6.209 euro), besteak beste.
Osasun Publikoaren Zerbitzuak 442.102,87 euro banatuko ditu aurten eta 2025eko zati batean
Laguntza lerro batek ikastetxeetan osasuna sustatzeko programa jasotzen du, eta besteak izaera sanitarioa du eta patologia kronikoak edo gaixotasun arraroak dituzten pertsonei arreta eta errehabilitazioa ematera, kaltetutako familientzako zerbitzuak eskaintzera eta herritarrak oro har edo kolektibo espezifikoak gaixotasun kronikoen inguruan sentsibilizatzera edo informazioa zabaltzera bideratuta dago.