Gasteiz Hobetuzen laugarren edizioa beste fase batean sartu da: bozketena. Epea martxoaren 24ra arte egongo da zabalik. Nahi duten herritarrek Udaleko teknikariek bideragarritzat jotako 84 proposamenen artean 3 babestu beharko dituzte. Boto kopuru handiena lortzen duten proiektuak eramango dituzte aurrera 2024 eta 2025 artean aurrekontuan jasotako hiru milioi euroko zenbatekoari esker.

Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotzia, Miren Fernández de Landa, Artium Museoaren sarreran joan da, Juncal Ballestín plazan, kokatuta dagoen ‘Gasteiz Hobetuz’en standera bozketak abian direla iragartzera. Informazioa banatzeko beste etxola bat egongo da Loma Jeneralaren plazan. Bi horietako edozeinetan eman ahal izango du botoa Vitoria-Gasteizen erroldatuta dagoen eta 16 urte baino gehiago dituen edonork.

Hobetuz kalean standen ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 11:30-13:30 / 18:00-20:00.

Larunbatak: 11:30-14:30 / 17:00-20:00.

Igandeak: 11:30-14:30.

Standetako aukeraz gain, badaude botoa emateko beste bide batzuk ere:

Aurrez aurre: gizarte-etxeetan, San Martin eta San Antonio kaleetako bulego teknikoetan, gizarte-etxeetako autotramitazioko kioskoetan, BIZAN zentroetan eta Loma Jeneralaren eta Juncal Ballestín (Artiumeko sarrera) plazetan jarrita dauden Hobetuz Kalean ekimeneko etxola horietan.

Online: Udalaren webgunean. Horretarako herritarren udal txartela (HUT), BakQ edo beste ziurtagiri digital bat izan behar da aktibatuta.

Telefonoz: Bak edo BakQ identifikazioak erabilita, 010 edo 945 16 11 00 telefono-zenbakietara deituta.