Gasteizek Green Capital izendatu izanak utzitako legatua oroitu du Valentzian. Ingurumen zinegotzia, Pascual Borja, eta Ingurumen Gaietarako Ikastegiko (CEA) teknikariak buru diren Gasteizko ordezkaritza bat joan da Valentziara hiriburu horrek hurrengo hamabi urteotan beteko duen hiriburu berdearen irekiera-ekitaldira.

Gasteiz European Green Capital izendatu zutenean, Arabako hiriburua aitortza hori jaso zuen Estatuko lehen hiri bihurtu zen. Gainera, huraxe izan zen Europako hegoaldeko neurri ertaineko hiriburu batek izendapen hura lortzen zuen lehen aldia. Izan ere, ordura arte, izendapena askoz ere populazio-dentsitate handiagoko hiriei ematen zitzaien. “Mugarri haren ondorioz, Gasteiz Europa eta mundu mailan beste dimentsio batean kokatu zen. Europako hiriburu berde izendatu izanak Gasteizen ibilbideari, jasangarritasunarekiko bere konpromisoari eta ingurumen, gizarte eta ekonomia mailako jasangarritasun arloko lidergoan izandako erakustaldiari aitortza egitea ekarri zuen”, gogorarazi du Pascual Borjak.

Hamarkada bat baino gehiago igaro denean, Valentziak eskuratu du Gasteizek estreinatu zuzen aitortza hori, eta Green Capitaleko zerrenda entzutetsu horren barruan, Espainiako bigarren hiri bihurtu da.

Valentzian antolatutako ekitaldien barruan, Gasteizen presentzia jaso nahi izan dute lorpen horrek zer eragin izan zuen oroitzeko eta hirigintza eta hirien diseinu arloko aditu ugariei azaltzeko.

Irekiera-ekitaldia ostegun eta ostiralean egingo da eta hiriko jasangarritasunarekin lotutako topaketa espezializatuak, tailerrak eta mahai-inguruak egiteaz gain, proiektu kopuru handia jarriko da abian.