Galdera: Zenbat haurrekin hitz egin duzue?

Erantzunak:

Mari Domingi: Oraindik ez dugu ume askorekin hitz egin , baina gutun asko jaso ditugu.  Emailen bat ere jaso egin dugu, baina gutunek gurekin harremanetan jartzeko bide ohikoa izaten jarraitzen dute. 

Olentzero: Umeen milaka gutun jaso ditugu, baina horiekin igandetik aurrera hitz egiteko aukera izango dugu. 

Galdera: Azken asteetan milaka gutun irakurri dituzuela aipatu duzue, zeintzuk izan dira jaso dituzuen proposamenen artean aipagarrienak?

Erantzunak:

Olentzero: Aspalditik teknologiek presentzia gehiegi daukate, bereziki, mugikorrek eta tabletek, baina badaude eskaintza hunkigarri batzuk ere, adibidez, denbora gehiago pasatzea maite duten pertsonekin. Horrelako opariak ere aproposak dira garai hauetarako. Beharbada, teknologia alboratu beharko genuke, pantailak itzali beharko genituzke, maite ditugun horiekin gabonak igaro ahal izateko.

Mari Domingi:  Guk maite dugu ikustea nola oraindik  gauza arruntak eskatzen dizkiguten. Pantailaz gain, zorionez bestelako gauzak ere oraindik eskatzen dizkigute. Askotan mterialak diren gauzetara jotzen dugu, baina materialak ez direnak ere oso garrantzitsuak dira. Bestetik, materialak izatekotan, gomendatzen dugu gehienez hiru gauza eskatzea. Lehenegoa, gure urteko grin hori asetzeko. Bigarrena, maite dugunekin partekatzeko, eta hirugarrena, gutxi daukanari edo ezer ez daukanari oparitzeko. 

Galdera: Aurten zenbat ikatz banatuko duzue?

Erantzunak:

Mari Domingi: Ikatza ez da gauza txar bat, nahiz eta orokorrean  zigorrarekin erlazionatzen dugun. Gaur egun kalefakzioak dauzlkagu eta horiekin etxeak berotzen ditugu, baina garai batean, etxeak berotzeko tresna nagusiena ikatza zen , orduan, opari ona ere bada.

Olentzero: Gutxi, uste dut nahiko ondo portatu direla, zintzoak izan dira. Mari Domingik esan duenarekin jarraituz, orain energiaren prezioa ikusita, ez dakit nik ikatza zigor bat edo opari on bat den, agian Euskal Herriko etxe guztietan ikatza utzi beharko genuke (barre argalen artean).

Galdera: Nagusiek zer eskatu dute?

Erantzunak:

Olentzero: Nagusiek denetarik eskatu dute, umeek bezala, tekonlogia ugari ikusi dugu horien proposamenetan. Gauza bat esango dizut, nagusiak nahiko estresatutak ikusi ditut, nik nagusiei eta helduei barneterapia ikastaroak, abesteko eta gitarra jotzeko ikastaroak… horrelako opariak ekarriko nizkieke, horien estres puntu hori atzean uzten laguntzeko.

Mari Domingi: Nik berdina pentsatzen dut. Denbora oparituko nuke horrelako ikastaroak egiteko, edo besterik gabe, maite duten pertsonekin egoteko. Azken finean hori falta zaigu, ondo egoteko kalitatezko denbora edukitzea eta huraqi aprobetxatzea.

Galdera: Karrozan zaudetenean, zer sentitzen duzue?

Erantzunak:

Olentzero: Poza, emozioa, umeekin ditugun  hartu emanak guretzako oso garrantzitsuak dira, urte osoa horren zain egoten baikara. Egiten dugun lanarengatik poza eta emozioa sentitzen dut. 

 Mari Domingi: Zirrara, eta ez bakarrik umeen begiradengatik, bertan mota askotariko umeak daude, adinez umeak direnak eta  garai batean ume izandako horiek agertzen dira helduen begietan. Osos polita da jendearen ilisioz beteriko begiradak nabaritzea.

Zen mezu helarazi nahiko zeniekete Gasteizko haurrei aurtengo gabonei begira?

Erantzunak?

Olentzero: Elkartasun mezu bat. Lehenik eta behin, uste dut garrantzitsua dela norberak bere burua maitatzea eta besarkatzea. Gero, gehien sufritzen duten horiei ere, besarkada handi bat bidali nahiko genieke. 

Mari Domingi: Elkar maitatzea. Ez dezagun ahaztu ondoan maite ditugun asko dauzkagula.