Olarizuko Labirinto Begetalaren proiektuarekin lotutako arlo ugarietan eskumena duten Udaleko zerbitzu teknikoek egindako bost txostenek ziurtatu dute labirintoa jartzeko aukeratutako kokapena eta bioaniztasunaren kontserbazioan ondorioak izango dituela baztertu dute. Inguruko bizilagunek azaldutako zalantzak kontuan hartuta, Gobernu taldeak Udaleko zerbitzuei eskatu die proiektuarekin zerikusia duten alderdi guztiak aztertzeko honako ikuspegi hauek aintzat hartuta: hirigintza, ingurumena, topografia edo turismoa. Txosten horiek ondorioztatzen dutenez, eraikitzeko hautatutako kokapena (Olarizuko Lorategi Botanikoaren sarreran) parametro guztiekin bat dator eta zonaldeko bioaniztasunarekiko “kokapen egokia da eta hura errespetatzen du”.

“Mehatxatutako fauna- eta flora-espezieen kartografiaren, lehentasunezko intereseko habitaten eta gaur egungo korridore ekologikoen arabera, labirintoak ez lioke balio naturaleko inolako elementuri eragingo kokapen horretan”. Gainera, txostenetan jasota dagoen moduan, proiektua erabat bateragarria da hirigintza-antolamenduarekin eta kokapena “indarrean dagoen Hiri Antolamenduaren Plan Nagusiari zein haren berrikusketarako hasierako onarpen-dokumentuari dagokienez onargarria da”. Ondorioz, ez da beharrezkoa hirigintzako aldaketa edo egokitzapenik egitea.

Labirintoa proiektatu duten zelaiaren topografia aztertuta, txostenek zehazten dute zelaia eraikitzeko lagungarria izango dela eta “Labirintoaren erabilerari eta segurtasun-pertzepzioari mesede” egingo diola.

Turismoari dagokionez, udal-zerbitzuen ustez egokia da Lorategi Botanikoa eraikitzea turismoa sustatzen lagunduko duelako. Gainera, Zerbitzuaren ustez, gure hiriko turismo jasangarriaren eskaintza osatuko du Labirintoak. “Aisialdiko baliabidea da eta esperientzia paregabea eskainiko du; hiritarrek eta bisitan datozenek gozatu ahal izango duten denbora-pasa. Jolaserako instalazio berri horrek, gainera, gure hiriko eskaintza turistikoa osatuko du Gasteizek hiriko gune ekoturistiko gisa duen aitortzarekin bat etorrita”.