Udalak unean-unean baimenduko du udaletxeko ezkontzetan animalien presentzia
Erabakiak Alkatetza eta Osasun zerbitzuen berme juridikoa du
Udalak unean-unean baimenduko du udaletxean egiten diren ezkontzetan animalien presentzia. Ezkonberriek haien maskota eraman ahal izango dute baldin eta indarrean dagoen araudiak ezarritako animalien osasunarekin, gainbegiraketarekin eta kontrolarekin lotutako baldintzak betetzen badituzte. Erabakiak Alkatetzako eta Osasuneko udal-zerbitzuen berme juridikoa jaso du eta larunbatean ospatuko duten ezkontza zibilera beren txakurra eraman ahal izateko egindako eskaeraren ondorioz sortu da.
Udal-teknikarien ustez, araudi espezifikorik ez dagoenez eta udal-araudiak etxeko animaliak babesteko lege berrietara egokitu arte, “zentzuzkoa” dirudi animaliak ezkontzetara sar daitezen “berariazko baimena” behar izatea.
Horregatik, Udalak unean uneko baimenak emango ditu. Horien bidez, animalien presentzia baimenduko da eta jabeek eskakizun batzuk bete beharko dituzte. Txakurren kasuan, honako hauek izango dira baldintza horiek:
- Indarrean dagoen araudiko eskakizun guztiak betetzea. Horietako batzuk dira hauek: behar bezala identifikatuta, erregistratuta eta txertatuta egotea.
- Animaliak uhalarekin lotuta, garraiatzaile batean edo beste bitarteko batzuen bidez kontrolatuta egon beharko du.
- Txakurrak portaera eta higiene-egoera egokia izan beharko ditu, bistako gaixotasun-zantzurik, kanpoko parasitoen presentziarik, ezohiko jariakinik edo irekita dagoen zauririk gabe.
- Ezingo zaio ekitaldian zehar janaria edo edaria eman.
- Derrigorrezkoa izango da muturrekoa erabiltzea arriskutsua izan daitekeen txakurra bada edo edukitze-baldintza berezien mende badago.
- Txakurrak ezingo die bertan dauden gainerakoei molestiarik eragin edo elkarbizitza aztoratu.
- Jabeen erantzukizuna izango da txakurrak udaletxeko instalazioetan eragin ditzakeen eta bertan dauden pertsonei sor diezazkiokeen kalteei aurre egitea.
Gaur egun, Gasteizko Udalak Animaliak Babestea eta Edukitzea Arautzen duen Udal Ordenantza du, 2013an onartutakoak, eta araudi berrien arabera egokitzeko berrikusketa fasean dago. Lan hori Euskadiko beste udal batzuekin batera ari dira egiten, Eudelen baitan. Helburua da irizpideak bateratzea eta araudi mailako egitura komuna izatea.
Temas
Más en Gasteiz
-
Investigan la agresión a una persona que llevaba la camiseta de la selección española en fiestas de Aranbizkarra
-
El mercado de Simón Bolívar desafía al calor
-
El nuevo monoplaza de Fórmula Student Vitoria competirá en Silverstone, Hockenheim y Lyon este verano
-
Bazterkeria-egoeran pertsonentzako gizarte- eta hezkuntza-programak profesionalen kopurua handitu du, egungo beharrei baldintza hobeetan aurre egiteko