Tokiko Gobernu Batzordeak Europa Kongresu Jauregiko estalkian konponketak egiteko kontratazio-espedientea onartu du.

Egitura polikarbonatuz egina dago (argi naturalari igarotzen uzten dion material termoplastikoa, arina eta erresistentea). Uztailaren 6ko kazkabar-erauntsiaren ondorioz, eraikineko eta terraza erdi-zirkular txiki bateko estalki horzdunetako polikarbonatuak kalteak jasan zituen eta, ondorioz, instalazioan itoginak sortzen dira orain.

Hori konpontzeko, Mantentze Zerbitzuak aipatutako polikarbonatuak antzeko ezaugarri zelularrak dituzten beste batzuekin ordezkatzea proposatu du. Horretarako, torloju eta estankotasun-juntura ezberdinak jarri beharko lirateke. Bestalde, terraza lauan dauden arazoak inpermeabilizazioarekin konponduko lirateke. Lan horiek orain atera dituzte lizitaziora eta, horretarako, 170.450,54 euroko aurrekontua eta 60 eguneko gauzatze-epea aurrez ikusi dituzte.

“Kazkabar-erantsiak kalteak eragin zituen Udalaren 120 eraikin baino gehiagotan eta Europa Jauregiko estalkia izan zen kalte larri eta garestienak jasan zituenetako bat. Horregatik, kalte horiek konpondu ahal izateko, beharrezkoa izango da kanpo-kontratazioa. Prozesu hori ahalik eta bizkorren jarri dugu martxan Jauregiaren arazoak lehenbailehen konpondu ahal izateko. Mantentze Zerbitzuak ahalik eta bizkorren erantzun zuen erauntsiaren ondoren eta ia 4 hilabete geroago, lanean jarraitzen du gorabehera horiek guztiak lehenbailehen konpondu ahal izateko”, adierazi du Mantentze Lanetako zinegotziak, César Fernández de Landak.