Lizitaziora atera da Europa Jauregiaren estalkia konpontzeko lana
170.450,54 euroko aurrekontua eta 60 egunetan egiteko epea ezarri da
Tokiko Gobernu Batzordeak Europa Kongresu Jauregiko estalkian konponketak egiteko kontratazio-espedientea onartu du.
Egitura polikarbonatuz egina dago (argi naturalari igarotzen uzten dion material termoplastikoa, arina eta erresistentea). Uztailaren 6ko kazkabar-erauntsiaren ondorioz, eraikineko eta terraza erdi-zirkular txiki bateko estalki horzdunetako polikarbonatuak kalteak jasan zituen eta, ondorioz, instalazioan itoginak sortzen dira orain.
Hori konpontzeko, Mantentze Zerbitzuak aipatutako polikarbonatuak antzeko ezaugarri zelularrak dituzten beste batzuekin ordezkatzea proposatu du. Horretarako, torloju eta estankotasun-juntura ezberdinak jarri beharko lirateke. Bestalde, terraza lauan dauden arazoak inpermeabilizazioarekin konponduko lirateke. Lan horiek orain atera dituzte lizitaziora eta, horretarako, 170.450,54 euroko aurrekontua eta 60 eguneko gauzatze-epea aurrez ikusi dituzte.
“Kazkabar-erantsiak kalteak eragin zituen Udalaren 120 eraikin baino gehiagotan eta Europa Jauregiko estalkia izan zen kalte larri eta garestienak jasan zituenetako bat. Horregatik, kalte horiek konpondu ahal izateko, beharrezkoa izango da kanpo-kontratazioa. Prozesu hori ahalik eta bizkorren jarri dugu martxan Jauregiaren arazoak lehenbailehen konpondu ahal izateko. Mantentze Zerbitzuak ahalik eta bizkorren erantzun zuen erauntsiaren ondoren eta ia 4 hilabete geroago, lanean jarraitzen du gorabehera horiek guztiak lehenbailehen konpondu ahal izateko”, adierazi du Mantentze Lanetako zinegotziak, César Fernández de Landak.
Temas
Más en Gasteiz
-
Las Juntas de Álava piden un plan director para el yacimiento Iruña-Veleia en el plazo de un año
-
Comienzan las obras del nuevo bidegorri de Zurrupitieta, que conectará con el polígono de Jundiz
-
El Ayuntamiento forma al personal de instalaciones deportivas y centros cívicos para garantizar espacios seguros para la infancia y la adolescencia
-
Abierto el plazo para solicitar las ayudas a la creación y consolidación de empresas del año 2025