Ireki dira Amurrio kaleko jolas-gune berriak, Zaramagako auzoan. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak erabat ordezkatu ditu haurrentzako bi jolas-gune, eta polikarbonatozko estalkia duen metalezko egitura bat instalatu batean. Lanak otsailean hasi ziren eta atzo kendu ziren babes-hesiak.
Gasteizko Udalak 228.504,87 euro inbertitu ditu esku-hartze horretan, Urban Dos Mil eta Balgorza enpresek egin duten proiektuan. 300 metro koadrotik gorako eremu bati eragin diote.
"Jolas-gune zaharrak goitik behera berritu dira. Horietako batean gainera kautxuzko zoladura berritu eta estalki zabal bat jarri da, gaur egun jolasak estaltzeko eta eguraldi txarreko egunetan (dela euriagatik, dela eguzkiagatik) erabili ahal izateko", azaldu du Gasteizko Udalak.
"Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak 2 eta 6 urte bitarteko umeentzako gune bat egin du 1. gunean, guztira, 11-12 erabiltzaile hartzeko gauza", gaineratu du. Jolas-egiturak inklusiboak eta edonork erabiltzeko modukoak dira, eta elementu eta plataforma ludikoak, barandak eta jolas-panelak ditu. "Era berean, segurtasun-zorua instalatu da", erantsi du Udalak. Hala, eta ildo beretik jarraituz, bigarren gunea, berriz, 4 eta 14 urte bitarteko haurrentzat izango da, 25 pertsona hartzeko modukoa. Hemen ere segurtasun-zorua instalatu da. "Hirugarren zatian estalki bat instalatu da, eta segurtasun-zoladura berritu. Egitura altzairuzkoa da. Eta goiko estalkia, polikarbonatozkoa", Gasteizko Udaletik gai honen inguruan ondorioztatu dutenez.