Arrosa kolore bat baino gehiago dela. Eta mugimendu arrosaren atzean ikerketa, laguntza eta kontzientziazio handia dagoela azpimarratzea. Helburu horrekin, Arabako Minbiziaren Aurkako Elkartea hiriko kaleetara atera da egunotan, nazioarteko mugimendu arrosarekin zer lortu den eta “oraindik egiteke” dagoena gogoratzeko.

Hain zuzen ere, elkarte horrek –eta arrosa kolore bat baino gehiago da lemapean– azpimarratu nahi du mugimendu arrosaren atzean ikerketa, laguntza eta kontzientziazio handia dagoela. “Arrosaren atzean pazienteak eta senideak daude, beren beharrizan, kezka eta bizipenekin. Lagunok aurre egin behar diote gaixotasunak gizartean, lanean eta emozioetan eragiten duen inpaktu handiari”, azaldu zuen atzo Minbiziaren Aurka Araban elkartearen presidenteak, Miren Bilbaok.

Ildo horretatik, nabarmendu behar da, eman zituzten datuen arabera, bularreko minbizia hirugarrena da intzidentzian kolon eta ondesteko eta prostataren minbizien ondoren, horrez gain, tumore gaizto ohikoena da euskal emakumeen artean. Minbiziaren aurkako Elkartearen Behatokiaren arabera, iaz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 1.730 minbizi-kasu berri atzeman ziren, eta horietatik 240 Araban. “Iaz 1.730 minbizi-kasu berri detektatu ziren EAEn, eta horietatik 240 Araban. Bost urteko batez besteko biziraupena % 85koa da, baina % 25era murrizten da bularreko minbizi metastasikoaren kasuan. Bularreko minbizi kasu berrien % 5 eta % 6 artean metastasikoak dira”, gaineratu zuten. “Badira bularreko minbizia duten emakumeei eragiten dieten desberdintasunak. Ikerketa handiagoa behar da bularreko minbizi metastasikoan, eta premia gehiagori erantzun behar zaie”, azaldu zuen Bilbaok. Era berean, gogorarazi zuen bularreko minbizia duen emakume batek “gaixotasunean dituen gastu zuzenak 9.242 eurokoak dira eta diru-sarreretan 32.577 euro galtzen ditu”. Kalkuluen arabera, bularreko minbizia duten emakumeen % 15 oso egoera ahulean dago. Azkenik, elkarte horrek bularreko minbizia goiz detektatzeko probetan parte har-tzearen garrantzia gogorarazten du, Osakidetzak emakumeentzako gonbita egiten duenean.

Elkarte honek urte asko darama-tza horretarako lanean. Iaz bakarrik, Minbiziaren Aurka Araban elkarteak 1.101 paziente eta senide artatu zituen 2021ean, aurreko urtean baino % 22,4 gehiago. Arreta arlo psikologikokoa zein sozialekoa izan zen, eta guztira 3.517 esku-hartze izan ziren. “Gogoz lantzen ari garen beste arlo bat bizi-ohitura osasungarriak sustatzea da. Kalkuluen arabera, minbizi-kasuen % 50 saihets litezke prebentzio-neurrien bidez”, azpimarratu zuten. “2021ean 2.145 laguni diagnostikatu zitzaien minbizia. Minbiziaren Aurka Araban elkartetik lanean jarraituko dugu pazienteei eta senideei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak indartzen jarraitzeko eta lankidetza publiko-pribatua bultzatzen jarraitzeko”, jakinarazi zuten.

Proiektuak

Bestalde, bertako kideek atzo ondorioztatu zutenez, Minbiziaren Aurka Elkartea ikerketa onkologikorako funts gehien bideratzen duen erakunde sozial eta pribatua da. Izan ere, “une honetan 525 proiektu ditugu irekita, eta bideratu dugu 92 milioi euroko funtsa. Arabatik 150.000 euro inbertitu ziren 2021ean”. Hala, elkarte horretatik lanean jarraitzen dute begizta arrosaren atzean dagoen borrokari buruz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko, eta ikerketa handiagoa eskatzeko borrokan jarraitzen dute.

Aurten ere, urria arrosaz margotu dute, borroka horretan sentsibilizatzen jarraitzeko, emakumeei gehien eragiten dien minbizi-mota geldiarazteko edo, behintzat, herritarrei horretaz ere sentsibilizatzeko. l

Xehetasunez

Kolorea. Elkarte horrek –eta arrosa kolore bat baino gehiago da lemapean– azpimarratu nahi du mugimendu arrosaren atzean ikerketa, laguntza eta kontzien-tziazio handia dagoela. “Arrosaren atzean pazienteak eta senideak daude, beren beharrizan, kezka eta bizipenekin. Lagunok aurre egin behar diote gaixotasunak gizartean, lanean eta emozioetan eragiten duen inpaktu handiari”, azaldu zuen atzo Minbiziaren Aurka Araban elkartearen presidenteak, Miren Bilbaok.

Datuak. Eman zituzten datuen arabera, bularreko minbizia hirugarrena da intzidentzian kolon eta ondesteko eta prostataren minbizien ondoren, horrez gain, tumore gaizto ohikoena da euskal emakumeen artean. Minbiziaren aurkako Elkartearen Behatokiaren arabera, iaz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 1.730 minbizi-kasu berri atzeman ziren, eta horietatik 240 Araban. “Iaz 1.730 minbizi-kasu berri detektatu ziren EAEn, eta horietatik 240 Araban. Bost urteko batez besteko biziraupena % 85koa da, baina % 25era murrizten da bularreko minbizi metastasikoaren kasuan. Bularreko minbizi kasu berrien % 5 eta % 6 artean metastasikoak dira”, gaineratu zuten.

Esaldia. “Badira bularreko minbizia duten emakumeei eragiten dieten desberdintasunak. Ikerketa handiagoa behar da bularreko minbizi metastasikoan”.