Horma-irudi iraunkorra, talentuarekin egin da, sormenarekin, artearekin eta gasteiztarrek hirian bertan egina. Atzotik aurrera eta modu iraunkorrean, 400 gasteiztarrek baino gehiagok errotuladorez egindako horma-irudi kolaboratiboa egongo da ikusgai Europa Biltzar Jauregiko Avenida aretoan. Picassoren Gernika ospetsuaren beste erreplika baten kopia da, baina orduko hartan txokolatez egin zuten.

Koadro hori atzo aurkeztu zuten hainbat ordezkarik, eta 400 pertsona horiek egindako lana eskertu zuten. Aurkezpenean izan ziren, besteak beste, Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Fundación Vital Fundazioko zuzendari Arantxa Ibáñez de Opacua; Arabako Pastelgileen Elkarteko lehendakari Luis Sosoaga eta Caype enpresako gerente Asun Beltrán de Heredia.

Koadroaren aurkezpenean, alkateak eskerrak eman nahi izan zizkion egindako lan horri, bere ustez bakearen sinonimoa baita. Hain zuzen, adierazi zuenez, koadro honek eta bere azalpenak isla-tzen dute Gasteiz hiria ere bakearen aldeko eta eskubide eta askatasun horiek sustatzen dituen hiria dela. Hala, eta ildo beretik, “Caypek bultzatutako egitasmo hark izandako emaitza polita ikusita, esperien-tzia kolaboratibo hori aprobetxatu nahi izan dugu modu sinbolikoan adierazteko Gasteizen bakearen eta giza eskubideen balioa defendatzen dugula, eta gerrek mina eta herio-tza baino ez dituztela eragiten. Gaur inoiz baino beharrezkoagoa da Genevako Hitzarmenaren konpromisoa gogoratzea, hau da, gerren ondorioz, indarkeriaren ondorioz edo haien oinarrizko eskubideak urratzen dituztelako ihes egiten duten pertsonak babesteko konpromisoa”, nabarmendu zuen alkateak. Gaurko egunez egin nahi izan dute aurkezpena, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean.Bestalde, Europa Biltzar Jauregiak txokolatez egindako erreplika bat jaso zuen, tamaina originalean, Euskal Gozogileen elkarteak bultzatuta eta Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin. Horma-irudi hau erakusketa harekin lotuta egindakoa da, aurkezpenean ondorioztatu zuten bezala. Gaurtik aurrera, erakusketa honetaz eta artelanaz gozatu nahi duten herritar guztiek egin ahal izango dute koadro honen xehetasunak ezagutzeko.