Landa-eremutik marketin digitalaren bidez jaiotzea, haztea eta hedatzea. Arabako hogei bat landa-negoziok marketin digitaleko estrategiak txertatu dituzte beren enpresetan, Foru Aldundiaren laguntzarekin. Arabako hiriburuan asteartean amaituko da Marketin digitala programa, Arabako landa-eremuan negozioen lehiakortasuna hobetzeko proiektua, online komunikazio- eta salmenta-estrategia bat diseinatzeko eta ezartzeko proiektuak eginez, azaldu zutenez.

Programaren laugarren edizio honetan, Egibide eta Ciudad Jardin-eko Marketineko eta Publizitateko eta Salmenta Kudeaketako Goi Mailako Zikloko ikasleek, bi zentroetako irakasleek eta ikasle ohiek gidatuta, landa-eremuko 20 negozio txiki ingururi tresna digital berriak eskaini dizkiete, salmentak handitzeko eta emaitza ekonomikoak hobetzeko helburuarekin. Ikastetxeetatik enpresen arduradunekin lankidetzan aritu dira, eta merkatu-azterketa bat, marketin-plana, negozioaren posizionamendua, sare sozialetako presentzia edo produktu edo zerbitzuen on line salmenta abian jartzen lagundu diete. ”Gure ikasleek gaitasun profesional eta pertsonal berriak garatu dituzte, eta negozio horien enpresa-errealitatea ezagutu dute. Aukera bikaina da bi aldeentzat”, azaldu dute Lanbide Heziketako zentroetatik. Nabarmentzekoa da, halaber, parte hartu duten enpresek oso esparru desberdinetan lan egiten dutela. Miñaoko ur-kiroletarako materialen denda batetik, Quintanako lupulu-ekoizle batetik, Audikanako ihes-gela batetik edo Dulantzin haurrentzako sukaldaritza ematen duen enpresa batetik aurki daiteke. Ekimen honetan parte hartu duten negozio guztiek oso balorazio positiboa egin dute proiektuan izan duten parte-hartzeari buruz. Enpresa bakoitzaren esparru digitaleko beharrak desberdinak ziren, baina ikasleek guztiei erantzun ahal izan diete.

Aurreko edizioak

Programa honen helburua enpresa txikiei beren negozioei bultzada garrantzitsua ematen laguntzea da, marketin digitaleko tresnari esker. Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, lau edizio egin dira dagoeneko landa-negozio txikienei laguntzeko. Iaz ere, koronabirusaren pandemiaren eta haren hedapena saihesteko segurtasun-neurrien ondorioz bizi izan zen ezohiko egoera gorabehera, hirugarren edizioa ere egin zen. Bigarren edizioan ere, Arabako 19 enpresak txertatu zituzten marketin digital estrategiak haien negozioetan proiektu horren bigarren edizioan, Arabako Foru Aldundiak sustaturik eta Ciudad Jardin LHII (Ikaslan) eta Egibideko (Hetel) ikasleek garaturik. Programa amaitutzat ematerakoan Pilar García de Salazar diputatuak diploma banatu zien Marketin Digitala Proiektuaren II. edizioan parte hartu zuten ETE-ei.

Beste behin ere, Egibide (Hetel) eta Ciudad Jardin (Ikaslan) LHIIko LHko ikasleek, ikasle ohiek eta irakasleek lagunduta, laguntza eman diete landa-eremuko enpresa txikiei merkatu-azterketa egiteko, marketin-plana osatzeko, webgunea egoki kokatzeko, sare sozialetan duten presentzia hobetzeko edota produktuak eta zerbitzuak online saltzeko; finean, haien lehiakortasuna hobetzen lagundu diete. Aurten, bi aldeek, enpresek eta ikastetxeek, oso ondo baloratu dute proiektua. Ekimen honek mesede egiten dio ikasleen lanbide-gaitasunen garapenari, eta etorkizunean lan-munduan txertatzeko prestakuntza hobea ahalbidetzen du. Enpresentzat ere oso esperientzia egokia da. Alor digitalean tresna berriak txertatzen lagundu dietela onartu dute, eta horrek beren emaitzak hobetu dituela. Ekimen honen sustatzailea izaki, Aldundiak zabaltzen du ekimena Kuadrillen bidez, eta haiek gonbidatzen dituzte inguruko enpresak proiektuan parte hartzera, beren gaitasun digitala hobe dezaten. Proiektu guztiak oso modu pertsonalizatuan garatu dira, parte-hartzaile bakoitzaren beharretara egokiturik. Asteartean izango da edizio berri honen amaiera, eta bertan parte hartuko dute beren negozioak sustatzeko programa honetan konfiantza izan duten enpresek.