Merkataritzaren salmentak %1,3 gehitu dira EAEn 2025ean
Salmentak %4,4 gehitu dira ibilgailu motordunen salmenta eta konponketan eta %3,5 txikizkako merkataritzan; aitzitik, salmentak %0,5 gutxitu dira handizkako merkataritzan
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza sektorearen salmentek %1,3ko hazkunde metatua izan dute 2025. urtean, eta landunen indizeak %0,9koa, Eustat euskal estatistika erakundeak ostegun honetan jakinarazitako datuen arabera.
Merkataritza sektorearen barruan, salmentak %4,4 gehitu dira ibilgailu motordunen salmenta eta konponketan eta %3,5 txikizkako merkataritzan; aitzitik, salmentak %0,5 gutxitu dira handizkako merkataritzan.
Lurralde historikoei dagokienez, urtean zehar metatutako aldakuntza positiboa izan da hiruretan 2025. urtean. Horrela, Gipuzkoan igoera %2,8koa izan da, Araban %1,6koa eta Bizkaian %0,4koa.
Bestalde, EAEko merkataritzaren salmentak %1,0 handitu dira 2025eko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak zuzendu ondoren. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, prezio konstanteetako salmentek ez dira aldatu, dagozkien urtaro eraginak kenduta.
Salmentak %5,4 hazi dira motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan eta %3,7 txikizkako merkataritzan, handizkako merkataritzan %1,6 jaitsi diren bitartean. Hori guztia prezio konstanteetan eta egutegiko eraginak zuzenduta.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, urtaro eraginak kenduta, motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan %0,8 jaitsi dira salmentak; aitzitik, handizkako merkataritzan %0,9 eta txikizkako merkataritzan %0,7 igo dira.
Lurralde historikoka, salmentak urte artean %2,4 igo dira Gipuzkoan eta %1,5 Araban, eta %0,1 jaitsi Bizkaian; aurreko hiruhilekoarekiko, Araban %0,3ko jaitsiera izan dute eta Bizkaian %0,1ekoa, Gipuzkoan %0,3 igo diren butartean.
Azkenik, EAEko merkataritzaren sektoreko landunen indizea %1,5 hazi da 2025eko laugarren hiruhilekoan urtebete lehenago zegoenaren aldean eta %0,1 jaitsi 2025eko hirugarren hiruhilekoaren aldean.
Temas
Más en Economía
-
Euskadi se anota un nuevo récord de recaudación pese a la caída en Sociedades
-
LAB y ESK convocan cinco jornadas de huelga en la planta vizcaína de Tubos Reunidos de Trapagaran
-
Tubacex firma tres nuevos pedidos en tubos submarinos por 26 millones
-
El Gobierno Vasco amplía los controles de la cadena agroalimentaria