Abuztuan bilketa metatuak hobera egin du joan den uztailarekin alderatuta. Horrela, orain arte metatutako 1.755,7 milioi euroekin, % 1,4ko hazkundea lortu da aurreko urteko abuztuaren aldean.Horren ondorioz, 2023ko abuztuko diru bilketa metatuan baino 23 milioi euro gehiago bildu dira.

Berriz ere zuzeneko zergek izan dute bilakaerarik onena. Zehazki, zuzeneko zergek balio positiboak izaten jarraitzen dute, % 2,5eko igoerarekin; horrek esan nahi du aurreko ekitaldian baino 22,3 milioi euro gehiago bildu direla guztira zerga horietan. Hala ere, zeharkako zergen bidez aurreko urtean baino 5,7 milioi euro gutxiago bildu dira, hau da, aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago. 

ZERGABILKETA, GUZTIRA

Zuzeneko zergen joera positiboari esker, 915,3 milioi euro bildu dira zerga horien bidez, aurreko ekitaldian baino 22,3 milioi gehiago, hau da, 2023an baino % 2,5 gehiago.

Zeharkako zergen bilketak behera egin du aurreko urtearen aldean, 684,2 milioi euroko bilketa eta % 0,8ko jaitsiera txikia izan baitu. Zehazki, kontzeptu hori dela-eta 5,7 milioi euro gutxiago bildu da.

ZUZENEKO ZERGAK: 915,3 milioi euro (% 2,5)

PFEZ: 655,9 milioi (% 1,6)

Beste behin ere, lan atxikipenen kontzeptuak aldeko datua erakusten du, iazkoaren aldean % 6,7ko igoera izan baitu. Horrela, guztira 701,5 milioi euro lortu dira, zehazki, 2023ko abuztuan lortutakoa baino 44 milioi euro gehiago. 

Aurreko hilean islatu zen bezala, errenta kanpainaren emaitzek erakusten dute itzulketen zenbatekoak nabarmen egin duela gora, diru sarreren aldean. Hainbat gertakariren ondorioz, PFEZaren kuota diferentziala -100,2 milioi eurokoa da. Hau da, 44,9 milioi euro gehiago itzuli dira aurreko urtean baino.  

Alde horren arrazoia da, alde batetik, oraindik kobratzeke dagoela PFEZaren zerga ordaintzeko bigarren epea. Eta, bestetik, abuztuan jarraitu egin dela zergadunei itzultzen Auzitegi Gorenak mutualitateei buruz emandako epaiak aplikatzearen ondorioz sortutako zenbatekoak.

PFEZaren bidez 655,9 milioi euro bildu dira guztira; hots, iaz baino % 1,6 gehiago; zehazki, 10,3 milioi euro gehiago.

SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA: 209 milioi (% 4,8)

Abuztuko ziurtagiriak, halaber, erakusten du aurreko ekitaldian baino 9,5 milioi euro gehiago bildu direla, eta horri esker 209 milioi eurora iritsi dela. Hau da, aurreko urtean bildutakoa baino % 4,8 gehiago.

Zergaren kuota diferentzialaren kontzeptuak portaera positiboa izan du, eta 17,8 milioi euroko bilketa metatua lortu du, aurreko ekitaldian baino 3,6 milioi euro gehiago, hau da, kontzeptu horretan % 2,1eko hazkundea izan da.