Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ondasunen esportazioak 2.624,2 milioi eurora iritsi ziren 2024ko otsailean, aurreko urteko hil berean baino %10,2 gutxiago, Eustatek landutako datuen arabera. Produktu energetikoak %5,3 hazi dira eta ez-energetikoak %11,3 jaitsi.

Inportazioen kasuan, %3,0ko beherapena izan da, hau da, produktu ez-energetikoen kasuan %6,3koa, eta energetikoen kasuan, berriz, %10,9koa.

Merkataritza-saldoa positiboa da, 507 milioi eurokoa, eta estaldura-tasa %124,0koa da.

Hilabete horretan, Arabako esportazioak %17,1 gutxitu ziren, Bizkaikoak %10,4 eta Gipuzkoakoak %2,4. Esportazio energetikoak, Bizkaian, %5,8 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean.

Merkataritza-saldoa positiboa da, 507 milioi eurokoa, eta estaldura-tasa %124,0koa da

Araban, kanporako salmentak Garraio-materiala (408,4 milioi, guztizkoaren %51,9) eta Metalak eta beren manufakturak (133,8 milioi, guztizkoaren %17,0) sektoreetan kontzentratzen dira, eta %25,7ko eta %22,7ko atzerakada izan dute, hurrenez hurren.

Beste lurraldeetan

Gipuzkoan, nazioarteko merkataritzaren %75 baino gehiago (%77,9) muga-zergen sekzioen hirukote batean bildu da, eta portaera desberdinak izan dituzte urte arteko konparazioan: Material, makina eta aparatu elektrikoak (%-4,9), Garraio-materiala (+%30,3) eta Metalak eta beren manufakturak (%-2,2).

Produktuen xehetasunari dagokionez, 2024ko otsailean, muga-zergen hamar partida nagusiek esportazioen %40,1 bildu zuten, eta 1.051,5 milioi euroko balio bateratua izan zuten

Bizkaiaren kasuan, "Garraio-materiala" (%12,8), "Material, makina eta aparatu elektrikoak" (%9,8) eta "Produktu mineral eta energetikoak" (%4,9, 198,8 milioi esportatuta) sektoreek gorakada esportatzailea izan dute. Aitzitik, atzera egin dutenak izan dira: “Koipeak eta olioak” (%-93,3), “Plastikoak eta kautxua” (%-45,0) eta “Metalak eta horien manufakturak” (%-11,5) arloek.

Produktuen xehetasunari dagokionez, 2024ko otsailean, muga-zergen hamar partida nagusiek esportazioen %40,1 bildu zuten, eta 1.051,5 milioi euroko balio bateratua izan zuten.

25 muga-zergen partida nagusien taldean, nabarmentzekoak dira horietako hiruretan izandako hazkundeak: "Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak" (%1.658,5 eta 54,2 milioi esportatu), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (%20,3 eta 209,6 milioi) eta "Burdinbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako automotoreak" (%122,1 eta 57,3 milioi).

10 pertsona baino gutxiagoko turismoak

10 pertsona baino gutxiagoko turismoek %24,2 egin dute atzera, petrolio-olio finduek %16,1, salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilek %41,6, kautxuzko pneumatiko berriek %25,2 eta soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsek %28,3.

Inportazioen kasuan, eta muga-zergen 25 partida garrantzitsuenen kasuan, hazkunde esanguratsuak honako hauetan kontzentratzen dira: Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak (%48,2 eta 359,9 milioi inportatu), Petrolio-olio finduak (%6,4 eta 107,4 milioi), Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak (%62,5), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (%19,3), Soja-olioa (%884,3) eta Soja-babak, hautsita ere (%53,5).

Araban

Araban esportazioak %17,1 gutxitu dira aurreko urteko hil beraren aldean. Portaera hori, funtsean, honako hauetan zentratzen da: 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak (199,6 milioi), %24,9ko jaitsierarekin; Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak (132,9 milioi, %42,0 gutxiagorekin), eta Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak (41,0 milioi eta -%32,1).

Hala ere, Kautxuzko pneumatiko berriak (71,3 milioi) eta Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak (50,0 milioi) atalek %19,2 eta %29,3 egin dute gora.