EAEko industria prezioak %1,4 igo dira urtarrilean aurreko hilaren aldean eta %5,2 jaitsi urtetik urtera
igoerarik handienak izan dituzten sektoreak botiken fabrikazioa (%7,2) eta energia elektrikoa, besteak beste
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria prezioek %1,4ko igoera izan dute urtarrilean aurreko hilarekin alderatuta, eta azken 12 hilabeteetako aldakuntza jasotzen duen urtarrileko urtetik urterako tasa %5,2 jaitsi da, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
Azterketa zehatzagoa eginda, urtarrilean prezioetan aurreko hilarekin alderatuta igoerarik handienak izan dituzten sektoreak botiken fabrikazioa (%7,2) eta energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%5,8) izan dira. Aitzitik, prezioetan hiletik hilerako jaitsierak izan dituzte ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (-%1,8), eta koke lantegiak eta petrolio fintzea eta industria kimikoa (-%0,8na) sektoreek.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, energiaren prezioak %2,3 igo dira urtarrilean abenduarekin alderatuta, kontsumo ondasunenak %0,9, bitarteko ondasunenak %1,3 eta ekipo ondasunennak %0,9.
Bestalde, urtetik urterako tasan, energia elektrikoa, gasa eta lurruna (-%28,9), koke lantegiak eta petrolio fintzea (-%13,9) eta zurgintza, papergintza eta arte grafikoak (-%6,8) adarretan izan dira jaitsierarik handienak prezioetan, eta botiken fabrikazioa (%12,2), erauzketa industriak (%5,9) eta garraio materialaren fabrikazioa (%5,5) adarretan igoerarik handienak.
Azkenik, helburu ekonomikoaren araberako ondasun talde handien prezioen urtetik urterako aldakuntza negatiboa izan da energian (-%24,9) eta bitarteko ondasunetan (-%0,2), eta positiboa ekipo ondasunen (%2,7) eta kontsumo ondasunen (%2,1) prezioetan.
Temas
Más en Economía
-
La UE busca un camino común para frenar el déficit con China
-
BNI Aurrera Araba celebra diez años de impulso al tejido empresarial homenajeando a sus fundadores
-
Los vascos prevén un gasto medio de 1.539 euros este verano, un 20% por encima de la media estatal
-
Aclima logra una facturación conjunta de 3.205 millones en 2025, un 7% más que el año anterior