Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea %0,1 jaitsi da 2023ko abenduan, aurreko hilaren aldean. 2022ko hil beraren aldean, kostuak %3,8 igo dira.

Obra Zibileko kostuak %0,3 jaitsi dira, eta Eraikuntzakoak konstante mantendu dira. 2022ko abenduaren aldean, prezioak %3,8 igo dira Eraikuntzan eta Obra Zibilean.

2023ko azaroaren aldean, lehengaien kostuak %0,1 jaitsi dira, eta eskulanaren kostuak, berriz, ez dira aldatu. Urte arteko datuei dagokienez, lehengaien kostuaren igoera % 4,3koa izan da, eta eskulanarena % 2,1ekoa.

Lehengaien kostua %0,1 jaitsi da hil artean Eraikuntzaren sektorean eta %0,4 Obra Zibilean. Urte arteko bilakaeran, Eraikuntzako lehengaien kostuak %4,3 igo dira, eta Obra Zibilekoak %4,2.

2023ko abenduan izan dute gorakadarik handiena Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioek, 2022ko abenduaren aldean: Ez-metalezko mineralak (%11,3), Kautxu eta plastikoa (%10,6) eta Altzarigintza (%6,3). Sektoreko lehengaiak diren produktuak ekoizten dituzten azpisektore nagusiak, aldiz, honako hauek izan dira: Energia elektrikoa eta Gasa (%41,9), Petrolioa fintzea (%8,8) eta Industria kimikoa (%5,7).

Bestalde, Eustaten datuen arabera, eraikuntzaren kostuen indizea % 0,5 igo da Euskal AEn 2023ko azaroan, aurreko hilarekin alderatuta. 2022ko hil berarekin alderatuta, kostuak % 3,9 igo dira.

Eraikingintzako kostuak % 0,4 igo dira, eta Obra Zibilekoak, berriz, % 0,7. 2022ko azaroarekin alderatuta, prezioak % 3,9 igo dira Eraikingintzan, eta % 3,7 Obra Zibilean.