Euskal AEko lan-merkatuari buruzko 2023ko hirugarren hiruhilekoko datuek erakusten dute 4.300 landun gehiago daudela eta 1.300 langabe gehiago aurreko hiruhilekoan baino, Eustaten datuen arabera. 2023ko bigarren hiruhilekoan, langabe kopurua hiruhileko honetan 78.900 dela kalkulatzen da, eta langabeen zifra 975.900.

Euskal AEko langabezia-tasa % 7,5 da, 2023ko bigarren hiruhilekoan baino ehuneko hamarren bat altuagoa. Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren emaitza gisa, jarduera-tasa % 56,3 da 2023ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,2 puntu handiagoa.

Lurralde historikoen arabera eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Bizkaian gora egin du okupazioak eta 3.600 landun gehiago daude; Araban 400 gehiago, eta Gipuzkoan 300 gehiago. Hiriburuei dagokienez, Donostian ere okupazioak gora egin du eta 1.400 landun gehiago dira; Gasteizen, berriz, behera egin du (–400), bai eta Bilbon ere (–1.700).

Okupazioaren igoerarik handiena gizonen artean gertatu da (+3.300); emakumeen kasuan, 1.000 landun gehiago daude. Nazionalitateari dagokionez, landun espainiarren kasuan, 2.900 landun gehiago daude (+% 0,3), eta, atzerritarren artean, 1.400 gehiago (+% 1,6).

Euskal AEko landunen kopuruak gora egin du industrian eta 2.500 pertsona gehiago dira (+% 1,3), bai eta zerbitzuetan (2.100 pertsona gehiago eta +% 0,3) eta eraikuntzan ere (200 pertsona gehiago eta +% 0,4); lehen sektorean, berriz, 400 pertsona gutxiago dira (–% 4,6).

Okupazio-tasak, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona landunen ehunekotan kalkulatuta adin horien guztizkoaren gainean, ehuneko 0,3 puntu egin du gora, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 70,4 da. Tasa % 73,4 izan da gizonetan, eta % 67,4 emakumeetan.

Nazionalitateari dagokionez, okupazio-tasa altuena nazionalitate espainiarra duten pertsonen artean dago (% 72), eta ehuneko 0,3 puntu egin du gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; atzerriko nazionalitatea dutenen artean % 57,6 da eta zortzi hamarren egin du gora.

Lurralde historikoei dagokienez, okupazio-tasarik altuena Gipuzkoakoa da, % 72,2, eta aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,3 puntu handiagoa; gero, Bizkaikoa, % 69,7, eta aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,4 puntu handiagoa. Azkenik, Arabakoa; bertan, okupazio-tasak ehuneko 0,4 puntu egin du gora, % 69,3raino.

Soldatapeko pertsonen kontratazio-modalitateari dagokionez, kontratu mugagabeak dituzten pertsonen kopuruak gora egin du, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta 5.800 gehiago dira, eta, aurreko urtearekin alderatuta, 41.500 pertsona gehiago.

2023ko hirugarren hiruhilekoan kalkulatzen da Euskal AEn 909.100 etxe inguru daudela eta haietatik herenek ez dutela pertsona aktiborik, hau da, aurreko hiruhilekoan baino 4.800 etxe gutxiago; hamar etxetik ia seitan pertsona aktibo guztiak daude okupatuta, 7.700 familia gehiago, eta, gainera, 25.000 etxetan pertsona aktibo guztiak langabezian daude, aurreko hiruhilekoan baino 900 gutxiagotan.

Euskal AEko langabe kopurua, alegia, enplegua bilatzen ari den, bilaketarako kudeaketa aktiboak egiten dituen eta, gainera, lan egiteko moduan dagoen pertsona kopurua, urteko hirugarren hiruhilekoan, 78.900 dela kalkulatzen da, aurreko hiruhilekoan baino 1.300 pertsona gehiago. Gizon langabeak 40.000 dira, hau da, 800 pertsona gehiago, eta emakume langabeak 500 gehiago dira, guztira 38.900 hiruhilekoan.

2023ko hirugarren hiruhilekoan langabezia-tasa % 7,5 da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,1 puntu handiagoa. Emakumeen langabezia-tasa % 7,7 da (ehuneko 0,1 puntu handiagoa), eta gizonena % 7,3 (ehuneko 0,1 puntu handiagoa).

Nazionalitateari dagokionez, langabe kopuruak behera egin du Espainiako nazionalitatea dutenen artean, eta 500 pertsona gutxiago dira (57.400, guztira). Atzerriko nazionalitatea dutenen artean, berriz, langabeziak gora egin du, eta 2.000 gehiago dira; guztira, 21.600 langabe.

Lurralde historikoei dagokienez, Araban langabe kopuruak gora egin du, eta 1.400 gehiago dira. Langabezia-tasak ehuneko 0,8 puntu egin du gora, eta % 7,8ra iritsi da. Gipuzkoak 22.000 langabe ditu, eta langabeziak gora egin du (500 gehiago) eta langabezia-tasak ehuneko 0,1 puntu egin du gora, % 6,3raino. Bizkaian, langabe kopuruak behera egin du eta 400 gutxiago dira, eta langabezia-tasak ehuneko 0,1 puntu egin du behera eta orain % 8,1ekoa da.

Hiriburuei dagokienez, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, langabeziak gora egin du Gasteizen, eta 1.700 langabe gehiago daude; Bilbon, berriz, 900 gutxiago daude, eta, Donostian, 1.300 gutxiago.

EUROSTAT-Europar Batasuneko Estatistikako Bulegoaren datuen arabera, 2023ko abuztuan, Europar Batasuneko langabezia-tasa (urtaroen araberakoa ez dena) % 5,9 izan da, eta Espainiakoa % 11,5.