Eraikuntzaren kostuak % 0,5 igo dira abuztuan
Urtetik urterako balioetan, 2023ko abuztua eta 2022ko abuztua alderatuta, prezioak % 3,8 igo dira
Eustaten datuen arabera, Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,5 igo da Euskal AEn 2023ko abuztuan, aurreko hilaren aldean. 2022ko hil berarekin alderatuta, kostuak % 3,8 igo dira.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskal Estatistika Erakundetik Eustatetik Eraikuntzaren Kostuen Indizean aipatzen duten bezala, eraikingintzako kostuak % 0,3 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 1,2. 2022ko abuztuarekin alderatuta, Eraikingintzako prezioak % 4,0 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 3,2. Aurreko hilarekin, hau da, 2023ko uztailarekin alderatuta, lehengaien kostuak % 0,6 igo dira; eskulanaren kostuak, berriz, konstanteak izan dira. Urtetik urterako balioetan, aldiz, lehengaien kostua % 4,3 igo da, eta eskulanarena % 2,1.
Aipatutako txosten horretan ere, beste datu desberdin batzuk ere aipatzen dituzte. Esate baterako, lehengaien kostua % 0,4 igo da hiletik hilera Erakingintzaren sektorean, eta % 1,6 Obra Zibilean. Urtetik urterako bilakaeran, Eraikingintzako lehengaien kostuak % 4,5 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 3,5.
Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioek azpisektore hauetan izan dituzte igoerarik handienak 2023ko abuztuan, 2022ko abuztuaren aldean: Zuraren eta kortxoaren industria (% 14,0), Kautxua eta plastikoa (% 11,4) eta Mineral ez-metalezkoak (% 10,4). Aitzitik, sektoreko lehengaiak diren produktuak ekoizten dituzten azpisektore nagusi hauetan jaitsi dira prezioak: Energia elektrikoa eta gasa (% 20,7ko jaitsiera), Petrolioa fintzea (% 13,8ko beherakada) eta Industria kimikoa (% 6,3ko atzerakada).
Temas
Más en Economía
-
487 grandes morosos deben 978 millones de euros a las haciendas vascas
-
Tubos Reunidos fija en 8 miembros el consejo y ratifica como consejeros a Joaquín Fernández y Carmén Motellón
-
La compraventa de viviendas baja en abril un 8,6% en Euskadi y se encarece un 11,8%
-
La CNMC aprueba el nuevo servicio de arranque autónomo en el sistema eléctrico tras el apagón