Síguenos en redes sociales:

Industria-jarduerak % 2,1 egin zuen behera ekainean

Ekainera arteko metatutan, industria-produkzioak portaera positiboa mantentzen du, iazko urtearekin alderatuta % 0,2ko hazkundearekin

Industria-jarduerak % 2,1 egin zuen behera ekaineanJose Maria Martinez

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioa 2023ko ekainean iazko hil berekoa baino % 2,1 txikiagoa izan da, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek prestatutako datuen arabera. 2023ko lehen sei hilabeteetan metatutako produkzioa, berriz, aurreko urteko aldi bereko metatua baino % 0,2 handiagoa izan da.

Aurreko hilabetearekin, 2023ko maiatzarekin, alderatuta, Euskal AEko industria-jarduerak % 0,4 egin du gora azken hilabetean, urtaro-ondorio egokiak zuzenduta.

Ondasunen helmuga ekonomikoaren arabera, Energiak % 11,3 egin du behera, urte arteko tartean, 2023ko ekainean. Sektore horretan, energia elektrikoaren produkzioa eta hornikuntza eta petrolio-fintzea sartzen dira.

Tarteko ondasunetako jarduerek, besteak beste, metalurgiak eta produktu metalikoen fabrikazioak, industria kimikoak eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioak, joera negatiboa izan dute eta urte arteko % 2,3ko jaitsiera izan dute produkzioan.

Ekipo-ondasunen produkzioa egonkor mantendu da iazko ekainarekin alderatuta. Ondasun horien artean honako hauek daude: motordun ibilgailuen fabrikazioa, lokomotorren eta trenbide-materialen eraikuntza eta eraikuntza aeronautikoa edo ontzigintza.

Kontsumo-ondasunek, berriz, urte arteko portaera positiboa izan dute 2023ko ekainean; produkzioak % 2,2ko hazkuntza izan du sektorean. Hazkuntza hori Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen portaeraren ondorio izan da, % 6,7 egin baitute gora produkzioan; haietan sartzen dira elikagaien prozesatua eta kontserbazioa; garbitasunerako eta higienerako produktuen fabrikazioa; farmaziako produktuak eta arropen jantzigintza. Kontsumo iraunkorreko ondasunen produkzioak % 15,6 egin behera. Haietan sartzen da, besteak beste, altzari eta etxeko tresnen fabrikazioa.