Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2023ko maiatzean, % 0,4ko igoera izan dute, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, prezio finkoetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek emandako datuen arabera.

Aurreko hilarekin alderatuta, 2023ko apirilarekin, eta urtaro-eragin egokiak kenduta, prezio finkoetako salmentek % 0,9 egin dute gora maiatzean.

Hilen arteko terminoetan, salmentek % 2,4 egin dute gora Elikaduraren sektorean; Gainerako produktuen sektorean, % 1,9 egin dute behera.

Urte arteko terminoetan, 2023ko maiatzean 2022ko maiatzarekin alderatuta, prezio finkoetako salmenten bilakaera positiboa izan da Elikaduraren sektorean; % 2,4 egin du gora. Gainerako produktuetan, berriz, emaitzak negatiboak izan dira; aurreko urteko maiatzarekin alderatuta, salmenten jaitsiera % 3,3koa izan da.

Aurreko hilarekin alderatuta, alegia, 2023ko apirilarekin, igoera izan da salmentetan hiru lurraldeetan. Araban, salmenta kopuruak % 1,5 egin du gora hiruhilekoen arteko terminoetan, eta bai Bizkaian bai Gipuzkoan, % 0,8.

Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako landun kopuruak % 3,9 egin du gora, 2022ko maiatzarekin alderatuta. Aurreko hilarekin alderatuta, pertsonalaren indizeak % 0,4 egin du behera.

Merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 2,0 egin dute gora urte arteko terminoetan Gipuzkoan, 2022ko maiatzeko maila berari eutsi diote Bizkaian eta, azkenik, % 1,1 egin dute behera Araban; hori guztia prezio finkoetan eta lan-egutegiko termino homogeneoetan.