Euskal AEn manufaktura- eta erauzketa-industriaren jarduerak urtebete lehenago pandemiak eragindako salmenten jaitsiera (–% 18,4) suspertu du, eta % 18,6 egin du gora; Euskal AEko hogei eskualdeetako hemeretzitan izan dira igoerak, Eustaten datuen arabera.
Gorbeialdea (% 41,9 egin du gora) eta Añana (% 26,9) Araban eta Enkartazioak eta Bilbo Handia Bizkaian (% 30,0 eta % 26,0, hurrenez hurren) dira salmentetan hazkuntza handienak izan dituzten eskualdeak. Gipuzkoaren kasuan, Debagoiena da industria-sektorearen salmenten igoera handiena izan duen eskualdea (% 22,5).
Arabako eskualdeetan, manufaktura- eta erauzketa-industria sektorearen enpleguak % 0,1 egin du atzera, eta guztietan izan ditu atzerapenak, bitan izan ezik, Arabako Mendialdean eta Gorbeialdean; haiek enpleguaren hazkuntzak izan dituzte, eta, gainera, nabarmenak izan dira, % 9,3koa eta % 6,1ekoak, hurrenez hurren.
Hazkuntza horiek gorabehera, lurraldeko gainerako eskualdeetan, murrizketak izan dira enplegu kopuruan, baina intentsitate desberdinekoak. Hala, Añanan % 6,8 egin du behera, Arabako Errioxan % 1,1 eta Arabako Kantaurialdean % 0,2. Arabako Lautadan –bertan dago Vitoria-Gasteiz hiriburua– % 0,1 egin du behera.
Salmentei dagokienez, esan behar da Arabako lurraldean salmenta garbiek % 14,4 egin dutela gora, 2020aren aldean; joera hori Arabako Lautadak markatu du, salmentak aurreko urtekoak –2020– baino % 14,2 altuagoak izan baititu. Eskualde horretan izan da –bertan dago Vitoria-Gasteiz hiriburua– lurraldeko salmenta guztien ehuneko handiena, salmenten % 71,7, bai eta enpleguarena ere, % 63,5.
Bestalde, lurraldeko gainerako eskualdeetan, batean izan ezik, salmentek igoera esanguratsuak izan dituzte. Haietako hiruretan, igoera % 20tik gorakoa izan da, Gorbeialdean (% 41,9), Añanan (% 26,9) eta Arabako Mendialdean (% 21,8), zehatz esateko, eta, ondoren, Arabako Errioxan (% 11,5). Era berean, nabarmentzekoa da Arabako Kantaurialdeak izan duen jaitsiera; % 2,7 egin du behera, eta eskualde hori bigarrena izan da fakturazioagatik eta enplegu-bolumenagatik izan duen garrantziari dagokionez; izan ere, Arabako fakturazio osoaren % 8,6 eta enpleguaren % 13,9 dagozkio.