Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eraikuntzaren kostuen indizea % 0,1 jaitsi da urte honetako hirugarren hilabetean, Euskal Estatistika Erakundea-Eustatek egindako azken azterlanaren arabera.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Eraikuntzaren kostuen indizea txostenean aipatzen denez, "Euskal Autonomia Erkidegoko kostuen indizea % 0,1 jaitsi da 2023ko hirugarren hilabetean, bigarren aldean. 2022ko hilabete berarekin alderatuta, kostuak %7 ,1 igo dira".

Etxegintzako kostuak hil artean % 0,1 jaitsi dira, eta Obra Zibilekoak % 0,4. 2022ko martxoarekin alderatuta, prezioak % 7,1 igo dira, bai Obra Zibilean, bai Etxegintzan.

"Aurreko hilabetearekin, 2023ko otsailarekin, alderatuta, lehengaien kostuak % 0,2 jaitsi dira, eta eskulanaren kostuek ez dute aldaketarik izan. Urte arteko terminoetan, aldiz, lehengaien kostua % 8,6 igo da, eta eskulanarena % 2,1", azaltzen da txostenean.

Etxegintzaren sektorean lehengaien kostuak % 0,1 egin du behera hil batetik bestera, eta Obra Zibilarenak % 0,5. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 8,7 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 8,5.

"Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioak, 2023ko martxoan 2022ko martxoaren aldean igoera handienak izan dituztenak, sektore hauetan kokatzen dira: Mineral ez-metalikoak (% 17,0), Zuraren eta kortxoaren industria (% 16,1), Mineral ez-metalikoen industria (% 15,0) eta Kautxua eta plastikoa (% 12,8). Aitzitik, hauek dira bi sektore bakarrak zeinetan lehengaien prezioak jaitsi diren: Energia elektrikoa eta gasa (% 17,6ko jaitsiera) eta Petrolioa fintzea (% 14,7koa)", ondorioztatzen denez.